Bizirik Gaudelako

Bizirik Gaudelako

Mendebaldeko 12 kantari

Maiatzaren 9an, Bilbo Kantari egon behar zan egunean, 8:08 txaloak eta gero… Bizkaiko toki ezberdinetatik batera #KANTARI hasi ginen… BIZIRIK GAUDELAKO!

Bizirik Gaudelako koralean #Kantari

Olatz Zugaztiren abesti homonimoa hartuta, “etxeko bertsio bat” egiten animatu gara, #etxeangeratu-z baina #konektatuta! Twitterren jarraitu dezakezu ekimena, traola honekin: #BizirikGaudelako

Maiatzaren bederatzian, #BilboKantari ospatu behar zan egunean, bideoaren estreinaldia ospatu genuen, batera kantatuz, toki ezberdinetako KANTARI guztiak!! Zeuk ere kantatu nahi baduzu, letra osoa post honen bukaeran daukazu. Eta bideoaren laburdura hauxe da: labur.eus/bizirikgaudelako

Hilabete bateko prozesua izan da, Mendebaldeko 20 musi-kantari animatuak, #etxeangeratu arren, #BizirikGaudelako kantatzen jarraitu/tzen/tuko dugu! Amama Kontxik esaten zuen bezala: “Gora GU ta GUTARRAK!

Olatz Zugasti & Brendan Graham-en ABESTIAREN LETRA:
Nahiago nuke banitu / hegal bizkor zabalak,
joan ahal izateko / aise zure ondora
ta belarrira xamurki_esan / nik maite zaitudala,
piztu dizudan zuziak / zugan iraun dezala.
Kantu hau nahi dizut / eman zuri, herria,
gu gara _ iturri zaharreko…
Kantu hau nahi dizut / eman zuri, herria,
gu gara_iturri zaharreko_ur berria.
Oraindik hazi asko dut / zuregan landatzeko
esan ez ditudan hainbat / olerki eta asmo.
Elkar lotzen gaituzten sokak / ez dira apurtuko,
bizirik gauden artean / bizirik gaudelako.
KANTU HAU…
Oraindik hazi asko dut / zuregan landatzeko
esan ez ditudan hainbat / olerki eta asmo.
Elkar lotzen gaituzten sokak / ez dira apurtuko,
bizirik gauden artean / bizirik gaudelako.
KANTU HAU… (zati musikala)
Ahal zutena_eman zidaten / ta erakutsi_itzultzen,
handia banago ere / zure_albora etortzen;
ez baititu semeak amak / inoiz alboratzen.
Ni zurea zu nirea / beti izan gaitezen.
KANTU HAU… (bis)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude