Julene Eguzkizaga maistra

Julene Eguzkizaga maistra

JULENE EGUZKIZAGA OLEAGORDIA. Galdakaon maistra egon zen Gandasegiko edskoletan

Julene Eguzkizaga, “Julita izenarakin ezaguna Usansolo eta Galdakaon, Bilbon jaio zen 1928ko azaroaren 25ean, Basurtoko Santiago auzoan, hain zuzen ere. Aita Manuel Eguzkizaga Zabala Lezamako “Bolu” baserrikoa, lanbidez pratikantea zela, Basurtoko ospitalean praktikante moduan lan egiten zuen; gerora aita Erandioko sorosle etxean egongo zen lanean. Ama “Juli” edo Juliana Oleagordia Arriortua zen, Lezamakoa ere, “Jeuri” baserrikoa.

Batxilerra Bilbon ikasi zuen eta MagisteritzaDeustuko normalean”, horrela esan ohi zioten orduan Magisteritza eskolari, orain Hezkuntza Fakultate moduan ezagutzen dena, EHUren Leioako campusean.

Bere maistra titulua 18 urterekin eskuratu zuen. Esan behar da, Julenek uda guztiak bere amama Kandidarekin igarotzen zituela Lezaman, eta hantxe etorri zitzaion euskara ondo ikasteko eta zabaltzeko gogoa.

Julene andereñoa

Maistra moduan izan zuen lehen destinoa Berritxu izan zen (Berriatua). Bere ikasleak oso handiak zirela gogoratzen du, bera baino askoz handiagoak, eta jakin-mina sortu zuela inguruan, hain maistra gaztea izateagatik eta hiriburutik etorri izanagatik. Bere ikasleen artean ongi gogoratzen du bertsolari bat: Jon Azpillaga; garai hartan 14 urte zituen. “Ganbe” baserrian bizi zen garai hartan eta bertoko zeregin guztietan parte hartzen zuen; bere oroimenean ongi gordetzen du parroko biek errespetu handiz tratztzen zutela On Pedro eta On José anaiak. “Maestrie” esaten zioten maitekiro.

Garai horretan Acción Católica taldekoa bihurtu zen eta Begoñako basilikan ezkondu zen Victor Atxutegi Alberdi Galdakaoko gaztearekin. Orduantxe etorri zen Galdakaoko Labeaga auzora, eta garai haietan ohikoa zenez, eszedentzia bat eskatu zuen amatasunagatik

Seme-alaba bi izan zituen, eta gaixotasun larri bat jasan zuenez 36 urteekin, urte oso bat erreposoan egotera behartuta egon zen. Hala ere hezitzaile izateko zeukan gogoa ez zen gutxitu, ezta ere sinestun sakona izatea eta abertzale peto-petoa baita.

Elizbarrutiak aurrera atera nahi zuen “KILI-KILI” proiektuan parte hartu zuen, Aita Retolazaren zuzendaritzapean, euskara zabaltzeko. Auzoko eta Usansoloko neska-mutilekin hainbat arratsalde eman zituen euskara irakasteko. Eskola ibiltari bat zen eta gelak ikasleen etxeak ziren, hurbiltasunaren arabera taldekatua: eskura zeukan teknologia guztia disko-jogailu bat zen, tocadiscos xume bat, saioaren bukaeran Kili-Kili bat, Kili-Kili bi… abestia kantatu ahal izateko.

40 urte zituenean, Lemoako abadearen dei bat jaso zuen, Ariz-Basauriko Elurretako Parrokian ikastola bat martxan jarri nahi zutela esanez, gerora Ikastola Ariz bihurtu dena; tituludun jendea nahi zuten, euskara zekitenak. Hasiera baten klaseak parrokiako lokaletan ematen ziren: Julene bost urtez egon zen Arizen klaseak ematen.

45 urterekin, bere senarra udaletxean zinegotzi zenean, Galdakaoko Gandasegi eskoletan hasi zen lanean “D eredua” deitzen zen hartan klaseak emateko. Oposizioak prestatu eta gainditu egin zituen, pre-escolar deitzen zen etaparako ikastaro bat egin, eta 65 urte bete arte, 3 eta 5 urte arteko neska mutilekin lan egin zuen.

Erretiratzean egin zioten agurra gogoratzeko modukoa izan zen. Udalak ikastetxeko jolastokian musika taldeek erabiltzen duten moduko eszenatoki bat jarri zuen eta gurasoen elkarteak, bere eskuetatik pasatu ziren ikasle guztiak deitu zituen: euretariko asko ordurako unibertsitarioak ziren. Hunkigarria izan zen, eta alkatea bera hurbildu zen agurra emateko. Ondoren meza bat ospatu eta bazkari batekin bukatu zen omenaldia.

Julene, pertsona bezala, garaia haietarako emakume aitzindari bat izan zen. Beste gauza askoren artean, Usansolon meza euskaraz izan arte ez zuen etsi, bere senarraren laguntzarekin. Esan behar da parrokoak eta udalak, beste indar faktikoekin batera zenbait oztopo jartzen ahalegindu zirela. Urte asko pasatu ziren meza goiztiarrena izaten, goizeko 8etan hain zuzen ere.

Euskera ikasteko klaseak ematen hasi ziren ere, parrokiako geletan bertan, pertsona nagusientzat; eta Usansolo Orfeoiaren sorreran partaide aktiboak izan ziren. Eta orduko alkatea zen Victor Legorburuk amorruz esan omen zien: “Usansolo parrokia batzoki bat bihurtzen ari zarete!”

Julene emakumeen munduarekin ere konprometituta egon zen.

Gertakizun barregarria

Kuriositate bezala Arizko ikastola zegoenean gertatu zitzaion susedido bat kontatu daiteke: giradi lanak egiten zituen, Galdakaoko ikasleekin! Gidari karneta atera behar izan zuen, nagusia zenean jakina: baina hori ere ez zen oztopo bat izan: helburu bat bihurtu zuen eta lortu ere!

Kontua zen autoan eraman beharko lituzkeen umeak baino gehiago garraiatzen zituela, eta behin Basauri hiruan bertan, errebuelta bat hartzerakoan, zorionez astiro, inguruko autoen bozinak entzun zituen!!

Atzerantza begiratu eta… atzeko atea irekita zegoenez umeren bat bidera erori omen zen! Egundoko ezustekoa izan zen, baina ondorio larririk gabe. Txofer bezala jarraitu zuen, Arizko ikastolan andereño ibili zen artean.

Julene nagusitan

Gaur egun 92 urtez, desgaitasun sakona du, baina bere oroimenean izan dituen ikasleen gogorapenak bizirik daude, orduko abestiak eta… euskal abesti guztiak orokorrean.

Informaziko hau Wikipedian txertatzeko asmoarekin sortu da, Juleneren sarrera egin ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude