Browsed by
Etiketa: euskara

Blogosfera Joxeren arabera

Blogosfera Joxeren arabera

Blogosfera zer den, unibertso horretako euskal auzoa non dagoen, eta blogean idaztea zer den kontatzen du Joxe Aranzabal Faro zainak bideo-elkarrizketa honetan. ZORTZIGARREN LURRALDEAN IBILI NAHI DUTENEI AHOLKUA Elkarrizketa bukatzeko, aholku bat eskatu diogu blogosferan hasi nahi dutenentzat. Eta honela esan digu Joxek: “Zeresana denok daukagu: pixkanaka barruan daukagun hori ataratzea eta esatea ahal duzun hobetoen; ez pentsa berria zarelako besteak baino kaxkarragoa zarenik; berriena zara!ª Ez pentsa hemenjainkorik dagoenik: animatu eta jarri harremanetan besteekin; idatzi, erabili bloga eta parte…

Read More Read More

Nor da Luistxo Fernandez

Nor da Luistxo Fernandez

Zortzigarren Lurraldeko biztanle porrokatu bat ezagutzeko aukera daukagu gaur: Luistxo Fernandez. Kazetaria ikasketaz, eibartarra jaiotzez, eta donostiarra adopzioz, bere gazte denborako ikasketen gorabeherak eta unibertsitatean egon zenean ordenagailuak ikutu ere ez zuela egin aitortzen digu. Ordenagailu bat erabili zuen praktiketan zegoela, Argia aldizkarirako idazten. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=aI4PxMU5Ao0&w=640&h=390]

Luistxo & Internet

Luistxo & Internet

Internetekin izan duen harremana kontatzeko eskatu diogu Luistxo Fernandezi; eta detaile guztiak kontatu dizkigu bideo honetan: noiz izan zuen lehenengo kontaktua sarearekin nola egiten zuen lan kazetari bezala modemak eta telefonoak konektatzeko erabiltzen zirenean nolakoa zen joan zen gizaldiko kazetaritza analogikoa Eginen eta Euskaldunon Egunkarian eta beste gauza asko ere! Elkarrizketa bere osotasunean ikus-entzun nahi baduzu, ikusi bideoa; eta zehazt mehatz irakurtzeko jo DOCSera. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=qhnnlCVXzpo]

Nork bere abotsa

Nork bere abotsa

Lusitxo Fernandezen Gomendioak Zortzigarren Lurraldean ibiltzeko 3 minututan laburtu ditugu. CodeSyntaxeko leizean elkarrizketatu genuen Luistori jende gazteari eta web surfari berriei aholku batzu emateko eskatu genion eta hauxe esan zigun: Nork bere abotsa eukitzea da inportantea Interneten; eta modurik errezena gaur egun, Twitter da, interakzio maila bat izateko. Baina sare sozialen ondoren, bloga da bigarren pausua, zure abotsa Interneten izateko. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=aCc8i7nqeDQ]

Software Librea by Luistxo

Software Librea by Luistxo

Eibarko forjari bati eskatu diogu Software Librea zer den azaltzea eta enpresa munduan erabilgarria ote den esatea. Luistxo Fernandez, CodeSyntaxeko langile fina, minfirurik gabe mintzatu da SLaren onurak eta ezaugarriak zeintzuk diren zehazteko. Argi uzten digu Luistxok elkarrizketa honetan, zentzuzko aukera bat izan zela duela 11 urte, CodeSyntaxentzat, eta orain ere badela, Interneten aplikazioak egiteko, bai teknologikoki baita ekonomikoki egokia. Baita enpresaren erantzunkizun soziala aurrera eramateko, partekatzearen printzipio filosofikoa gauzatzeko eta euskararen alde lan egiteko. Egindako lana publiko egitean, ezagutza…

Read More Read More

Informatikari Euskaldunen Bileran

Informatikari Euskaldunen Bileran

Zortzigarren Lurraldea Informatikari Euskaldunen Bileran aurkezten da Maiatzaren 12an Ieb8gnlurld http://www.slideshare.net/slideshow/embed_code/7934188 View more presentations from Josi Sierra

8gn Lurld IEB2011an

8gn Lurld IEB2011an

Zortzigarren Lurraldea Donostian aurkezten da aurki. Informatikari Euskaldunen Bileran izanen da Maiatzaren 12an, Isuu-n eskura daukazun dokumentu honekin. Egia esan Web 2.0ren tresnak erabiliz, euskararen presentzia Interneten asko eta ondo areagotu daiteke. Proposamen honekin horixe bultzatu nahi dugu. ikus issuu.com-en dokumentua

Euskalakarriak korrikan

Euskalakarriak korrikan

Nerea Ganzarain ikaskide ohiaren bitartez ezagutu dut animazio bideo polit bat euskalakariekin korrika egiteko. Bildueh erabiltzailearen bideoa da eta HD kalitatean dago. Enbebitzeko aukera kostatu zait topatzea baina hementxe duzue bideoa ikusgai. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=aUErI4yilnk&w=640&h=390]

Komunikazioa zer da?

Komunikazioa zer da?

Jon Gomez Garai komunikazioa zer den azaltzen saiatzen da bideo labur honetan. Bere ikuspuntua eta bere esperientzia kontatzeaz gain, bere burua ikasle bezala definitzen du. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=0ntokgwh36M&w=640&h=390]

Zortzigarren Probintzia

Zortzigarren Probintzia

Joxe Aranzabal Zortzigarren Probintziaren aitzindari bat da. Komunikatzaile eta irakasle esperientziadun honek, Euskadi Irratiko Amarauna saioan kurtso batez, 8. Probintzia izeneko atala egin zuen Arantza Kaltzadarekin batera. Hona hemen Elorrioko plazan grabatu genuen elkarrizketa, #8gnLUR aldea zer den edo zer izan daitekeen argitzeko 😉