Etxepare Institutuak ere Zortzigarren lurraldearen alde azaldu zen bere azken agerraldian. Euskara mundiala dela ozenki esateaz gain, zortzigarren lurraldean mugitu behar ginela aipatzen zuten azaroan egindako ekitaldian. Aizpea Goenagak argitu zuen “Euskara Mundiala” ez dela hilabete iraungo duen kanpaina izango, baizik eta iraun egingo duela, “nahi duguna jendea orrira sartzea eta parte hartu ahal izatea delako. Teknologiak distantziak laburtu eta mugak hautsi dituen garai hauetan, internet euskararen zortzigarren lurraldea bihurtu da”, gaineratu du. KOMUNIKABIDEEN LAGUNTZAREKIN Eitbren lankidetzarekin kontatuko dute ere…
Read More Read More