WikiEmakumeOK ZINEBIn
WikiEmakumeOK DOnK ZINEBI65ean estreinatzen da, Azaroaren 14an, Bertoko Begiradak sailean.
2023ko ZINEBIren 65 edizioan Wikipedian emakumeen biografiak egiten aritzen diren emakumeeon genealogia kontatzen da WikiEmakumeo DOnK dokumental KORALboratiboan.
7 URTEETAKO PROZESUA
Ekoizleak 7 urte eman ditu emakume hauen ondoan, prozesu EMERGENTE izugarri bat ikusten bere begien aurrean:
* Nola ideia baten inguruan, berdintasuna mundu digitalean ere bultzatzea, emakume talde bat antolatzen doa,
* gero eta pertsona gehiago erakartzen ditu ekimenetara,
* hedatuz doala Euskal Herrietako bazter ezberdinetan (Leioa, Bilbo, Gasteiz, Etxebarri, Donostia, Iruña, Durango, Oiartzun…)
* eta emakumeen biografiak sortuz eta itzuliz… sekulako aurrerapena ematen diote Genero Orekari. Adibide bat bezala, Euskal Wikipedian emakumeen bioak 2015 urtean %12a izatetik, 7 urte beranduago %27ra heldu dira.
Eta Maripa Garaizabal Wikilariak DOnKumentalean esaten duenez: “Hala eta guztiz ere, datuak egunetik egunera aldatu egiten direnez, datuak desfasatuta daude jada, eta genero orekatik hurbilago gaude”.
METAFORA AUDIO-BISUALA
DOnKaren prozesua ea-ea bederatzi hilabetetan gertatu da: 2023ko Martxoan hasi eta udazkenean estreinatu arte. Eta “haurdunaldi sinboliko” honetan EMERGENTZIA hori irudietan eta soinu-bandan ere metafora audio-bisual batez gauzatzen saiatu gara: abesti baten sorrera prozesuarekin irudikatu nahi izan dugu :
* alde batetik Noelia Maeso Gómez artista bisualak sortu dituen ilustrazioetan emakumeen hazkundea irudikatu du Wikipediaren bolatik ateratzen eta DOnKaren atal bakoitzean gero eta moreago (eta feministago) bihurtuz
* beste alde batetik musikari batek, Irene Garai Diaz gazteak, abesti bat sortzeko prozesu bat antzezten ikusi ahal izango dugu, letra eta musikaren sorreratik modu koralean abestu arte.
Bi prozesu hauek ikus-entzuten diren artean, 25 WikiEmakumeOK euren genealogia azaltzen dute:
* nondik nora joan den mugimendu hori hiri eta herri ezberdinetan
* nortzuk izan dira kutsatze prozesu horren emakume eragileak
* zer ikasi behar izan dute eta nola antolatu dira talde eta ekimen ezberdinak
* ze emakumeren biografiak egin dituzten eta nola ikusten duten aurrerapen hori sareetan
* intersekzionalitatea zer den eta ze emakume ezberdin izan behar diren erreferenteak guztiontzat