Browsed by
Etiketa: Bilbao

WikiEmakumeOK ZINEBIn

WikiEmakumeOK ZINEBIn

WikiEmakumeOK DOnK ZINEBI65ean estreinatzen da, Azaroaren 14an, Bertoko Begiradak sailean. 2023ko ZINEBIren 65 edizioan Wikipedian emakumeen biografiak egiten aritzen diren emakumeeon genealogia kontatzen da WikiEmakumeo DOnK dokumental KORALboratiboan. 7 URTEETAKO PROZESUAEkoizleak 7 urte eman ditu emakume hauen ondoan, prozesu EMERGENTE izugarri bat ikusten bere begien aurrean: * Nola ideia baten inguruan, berdintasuna mundu digitalean ere bultzatzea, emakume talde bat antolatzen doa, * gero eta pertsona gehiago erakartzen ditu ekimenetara, * hedatuz doala Euskal Herrietako bazter ezberdinetan (Leioa, Bilbo, Gasteiz, Etxebarri,…

Read More Read More

Zezen Plaza Indautxun

Zezen Plaza Indautxun

Commons Media mugikorrean erabiltzen dudanetik toki berri-zahar asko ezagutzen ari naiz, mugitzen naizen inguruetan: azkena Indautxun egon zen zezen plaza izan da. NOLA da posible? Commons APPak duen trikimailu bati esker: “CERCANOS” deritzon menu bat dauka, eta geolokalizazioa aktibatuta daukazunean, zeure inguruan dauden tokiak identifikatzen ditu, esistitzen ote duten esanez eta argazkia behar ote duten azalduz. HISTORIA Indautxuko Zezen Plaza izan da aste honetan mugitu naizen inguruan azaltzen zen informazioa. Eta inguru horretan nengoenez, hasi nintzen ditxosozko zezen plazaren bila….

Read More Read More

ZINEBI 63. edizioko PALMARESa

ZINEBI 63. edizioko PALMARESa

Azaroaren 19an ZINEBIren 2021eko edizioak bere PALMARESa, hau da, sail ezberdinetako film IRABAZLEak ezagutzera eman ditu:* ZINEBIko Sari Nagusia: СЕВЕРЕН ПОЛ (North Pole) – Marija Apcevska North Macedonia – Serbia, 2021 | 15 min | Fiction* Euskal Zinemaren Sari Nagusia: Azaletik azalera (Skin to Skin) – Mel Arranz Basque Country, 2021 | 7 min | Animation* Espainiako Zinemaren Sari Nagusia: Descartes (Outtakes) – Concha Barquero & Alejandro Alvarado Spain, 2021 | 21 min | Documentary* Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia:…

Read More Read More

ZINEBI 63an Bertoko Begirada

ZINEBI 63an Bertoko Begirada

Atsegina da halako berri ON bat ematea: ZINEBIren 63. edizioan BERTOKO BEGIRADAK atalean dokumental bat estreinatuko du Josi Sierrak Jose Julian Bakedanoren eskutik, Lekeitioko Zine Bileraren sortzailea eta sustatzailea izan zen Benito Ansola Erkiaga artzain zinemazalearen filmografia aztertuz: El Tesoro de Benito du izenburu; Semblanza de Benito Ansola azpizenburua da. ZINEBIko antolatzaileak zorionduz eta eskertuz hasiko naiz, zinegilea barik (arte asko euki behar da zinema egiteko) ni bideogile xume bat naizela aitortzen dut eta Bakedanoren laguntzarekin lortu dudana izan da…

Read More Read More