Browsed by
Etiketa: bizkaia

Martxoaren 6an jaio zen Mikel Zarate

Martxoaren 6an jaio zen Mikel Zarate

1933. urteko Martoxaren 6an jaio zen Lezaman Mikel Zarate idazle-irakaslea. Bere hasierako ikasketak eta lehen jolasak Garaioltza auzoan egin ebazan. Arrate Egaña idazle sariatuaren eskutik Lezamara hurbildu gara: Lejarreneko jendea ezagutzeko bere auzokoen kontuak entzuteko eta Mikelen lagunen kontakizunekaz harritzeko. Gazte-gaztetatik mutiko bizkorra eta bertsozale amorratua zan: goizetan pikondoaren puntan, ikoak jaten ebazan, bertsoak kantetan. Mikel Zarate idazle-irakasleari buruz gehiago jakiteko ikusi #MikelZarate jarioa Sare Sozialetan.

Azkue Fundazioa

Azkue Fundazioa

Euskararen lurraldea zabaltzeko Azkue Fundaziora joan gara, zer den eta zer egiten duten jakiteko. Angeriñe Elorriaga eta Amaia Ozerin topatu ditugu bertan, euskararen etxean, erakundeko helburuak eta eginkizunak azaltzeko bideo-elkarrizketa honetan. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=XGH35ixpUTs]