Browsed by
Etiketa: 8gnLUR

Salome Campos bermiotarra

Salome Campos bermiotarra

Salome Campos Beotegi 1893. urtean jaiotako emakume indartsu eta aitzindari bat izan zen. Bermion Salóme ezizenaz deitzen zuten, eta seme-alaba ugari zuen familia batekoa zen: Pedro Campos Lartitegui eta Juliana Beotegui Yspizua bikotearen bosgarren alaba zen: * Juliana (1882-01-09), * Francisca (1883-10-10/1884-05-19), * Feliciano (1885-07-22) eta * Ponciano (1888-11-20) aurretik zituela; eta bere ondoren * Dionisio (1895-11-18), * Feliciana (1898-06-09) eta * Eufemia (1900-09-16) etorri ziren. Bere ama Juliana, Eufemia jaio eta egun gitxitara hil zen 1900eko irailaren 19an Santa…

Read More Read More

Maitasunaren Indarrez

Maitasunaren Indarrez

Benito Ansolaren biopic bat estreinatu da Lekeition 46. Euskal Zinebileran. Izenburuak argi adierazten duenez, Benitoren Bizitza “Maitasunaren Indarrez“ mugitu da erabaki eta egintza guztietan. Uda honetan 94 urte bete ondoren, burua argi baino argiago du eta gorputzak ere autonomi nahikoa ematen dio, Bilbotik ibiltzeko (orain bizi den tokian) eta Lekeitiora joateko, bere filmen estreinaldia ikusi ahal izateko. BIOGRAFIAREN DATAK eta DATUAKLehen atala haurtzaroa da: Benito 1928an jaio zen Lekeition, berak adierazten duen bezala, Hictckoken egun berean: abuztuaren 13an. Eta hortik…

Read More Read More

Euskarabildua jardunaldian

Euskarabildua jardunaldian

Azaroaren 6an San Telmo Museoan ikus-entzun gai #euskarabildua jardunaldian: eskema hau erabiltzen dugu hitz egiten hasteko: http://cmapserver.unavarra.es/rid=1ND904KQK-FNFLYL-60F/PLEikasirakasteko.cmap [googleapps domain=”docs” dir=”presentation/d/1-FJnfBMgMybVYQeSyeLTVG3_Li-SNF1vW6EBdPRL1bA/embed” query=”start=false&loop=false&delayms=3000″ width=”960″ height=”400″ /] Reyes Pradosen Bideoa: http://youtu.be/40c6XroBHM0 https://docs.google.com/presentation/d/1-FJnfBMgMybVYQeSyeLTVG3_Li-SNF1vW6EBdPRL1bA/pub?start=true&loop=true&delayms=5000

8gnLUR aldea aberastu

8gnLUR aldea aberastu

Zortzigarren Lurraldea aberasteko gonbite bat da hau: zeure ekarpenarekin aberastu dezakezu euskararen lurraldea Interneten 😉 PROZESUA Lan egiteko modua, honela laburtu dezakegu: Topatu gai interesgarri bat zuretzat edo/ta zure lagunentzat (Wikipedia lagun ona duzue horretarako) Grabatu bideo bat azalpenarekin: lagun bati, irakasle bati, pertsona ezagun bati Azalpena ulertzen lagundu dezaken adierazpen grafikoak grabatu bigarren bideo baten (irudiak, eskemak, kontzeptu mapak, eta abar) Igo bideo biak Youtubera CC lizentziarekin (birmoldatzeko aukera zabalduz) Editatu Youtuberen editorean: www.youtube.com/editor Sortutako bideo berria argitaratu eta…

Read More Read More

Nor da Joxe Aranzabal?

Nor da Joxe Aranzabal?

Euskal blogosfera hain ondo ezagutzen duen Joxe Aranzabal nor den jakin nahi izan dugu. Eta Joxeri berari eskatu diogu bere bizitzako oroimenak konpartitzeko: Eskola denboratik gogoratzen duena, Frankoren denboran zegoen beldurrarekin Batxilergoa ikasten ibili zenekoa, lehen kazetari lana egin zuenekoa Unibertsitatera joan zenekoa bere iritziak jendaurrean plazaratzen hasi zenean Oroimen guzti horiek konpartitzen ditu Zortzigarren Lurraldearekin bideo labur honetan (4:42 min) [youtube http://www.youtube.com/watch?v=i0clCogwv5I&w=640&h=390]

Blogosfera Joxeren arabera

Blogosfera Joxeren arabera

Blogosfera zer den, unibertso horretako euskal auzoa non dagoen, eta blogean idaztea zer den kontatzen du Joxe Aranzabal Faro zainak bideo-elkarrizketa honetan. ZORTZIGARREN LURRALDEAN IBILI NAHI DUTENEI AHOLKUA Elkarrizketa bukatzeko, aholku bat eskatu diogu blogosferan hasi nahi dutenentzat. Eta honela esan digu Joxek: “Zeresana denok daukagu: pixkanaka barruan daukagun hori ataratzea eta esatea ahal duzun hobetoen; ez pentsa berria zarelako besteak baino kaxkarragoa zarenik; berriena zara!ª Ez pentsa hemenjainkorik dagoenik: animatu eta jarri harremanetan besteekin; idatzi, erabili bloga eta parte…

Read More Read More

Linux zer da?

Linux zer da?

Software librearen bihotza Linux da: “Linux ordenagailurako nukleo libre baten izena da. Software librearen nahiz kode irekizko garapenaren adibiderik entzutetsuena da. Beste alde batetik GNU/Linux deritzoguna dago, honek kernelari eta bere aplikazioei egiten die erreferentzia eta hau da SEaren izen egokia.” (wikipediaren sarrera) Zenbait distribuzio daude, ezagunen artean hauek: Debian eta bere bertsio humanizatua Ubuntu, Mark Shuttleworthtrong-en Canonical Ltd enpresaren dirulaguntzaz argitaratuta, Hegoafrikako Ubuntu kontzeptutik datorrena “besteekiko humanitatea”. OpenSuSE Mandriva Fedora Core Red Hat