Browsed by
Kategoria: KM

IDU Ikaskuntza Diseinu Unibertsala

IDU Ikaskuntza Diseinu Unibertsala

Lorea Aretxga @bedialauneta lankidearekin aukera aparta izan dut IDU/DUAri buruz artikulu bat idazteko, eta bide batez, gauza berri pilo bat ikasteko. Ekimena EHUk eta Udako Euskal Unibertsitateak elkarlanean bultzatu dute eta “IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan” liburuaren atal bat bezala argitaratu da. Post honetan UEUren proposamenari jarraituz, Amaia Arroyo eta Abel Camachoren koordinaziopean, TESTUINGURU PEDAGOGIKOA marrazten den ataleko 1.5 zenbakiko artikuluan adierazi nahi izan ditugun ideia nagusiak azaltzen saiatuko gara. IDU irakaskuntzarako marko bat da, 3 printzipiotan oinarrituta, denontzako ikaskuntza…

Read More Read More

Software Librea by Luistxo

Software Librea by Luistxo

Eibarko forjari bati eskatu diogu Software Librea zer den azaltzea eta enpresa munduan erabilgarria ote den esatea. Luistxo Fernandez, CodeSyntaxeko langile fina, minfirurik gabe mintzatu da SLaren onurak eta ezaugarriak zeintzuk diren zehazteko. Argi uzten digu Luistxok elkarrizketa honetan, zentzuzko aukera bat izan zela duela 11 urte, CodeSyntaxentzat, eta orain ere badela, Interneten aplikazioak egiteko, bai teknologikoki baita ekonomikoki egokia. Baita enpresaren erantzunkizun soziala aurrera eramateko, partekatzearen printzipio filosofikoa gauzatzeko eta euskararen alde lan egiteko. Egindako lana publiko egitean, ezagutza…

Read More Read More

Web 2.0 zer da

Web 2.0 zer da

Askotan entzun dugu esaten baina… zer da Web 2.0 ospetsu hori? Wikipediara jo dugu hauxe aurkitzeko: ” Tim O’Reillyk2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.” Azalpen hauetan oinarrituta kontzeptu mapa hau sortu dugu.

Wiki bat zer da

Wiki bat zer da

Wikipedian begiratu dugu WIKI-aren definizioa: “Wikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, “azkar-azkar“; egia izan edo ez, oinarri bezala gehiago aipatzen da ingelerazko akronimo bat, WIKI, –What I Know Is, edo “dena dakidana da“-) webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzailebaten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati…

Read More Read More

Bloga zer da

Bloga zer da

Blog bat zer den argitzeko Wikipediarajotzen dugu azalpen hau aurkitzeko: Blog (edo weblog) bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Blogariak mezuak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira. “Weblog” izena Jorn Bargerrek erabili zuen lehen aldiz 1997ko…

Read More Read More