Browsed by
Hilabetea: azaroa 2020

ZINEBI62ko film irabazleak

ZINEBI62ko film irabazleak

ZINEBIren aurtengo irabazleak,PALMARES delakoa,ezagutzera eman dute jada festibalaren web orrialdean. ZINEBIKO SARI NAGUSIA Lukas Marxt  zuzendari austriarraren dokumentalarentzat izan da “IMPERIAL IRRIGATION”  filmagatik (Germany – Austria, 2020)Sail Ofizialeko Film Laburren Naioarteko lehiaketan euskal film labur bik saria lortu dute: + EUSKAL FILM LABUR ONENAREN SARI NAGUSIA Estíbaliz Urresolaren fikziozko film ausartari “Aktoreen zuzendaritza lanarengatik, gidoiaren garapenarengatik, eta gure gizartearen merkantilizazioa heriotzara, hau da, hileta erritora ere iristen dela kritikatzen duen istorio bat eszenaratzeagatik; umore beltzezko ukitu batez ondutako proposamena da” “POLVO…

Read More Read More

Ernest Lluch ZINEBIn

Ernest Lluch ZINEBIn

Bilboko ZINEBI62an Ernest Lluch politikariaren dokumentala ikusteko aukera izan dugu. Askea eta Ausarta zela aitortzen dute muntaiaren egileek. Josep Morell eta Jordi Vilar egon dira Guggenheim museoan, ordu beteko dokumentalaren aurretik, bere sentipenak eta bizipenak azaltzen: bai ekoizpena egiteko prozesuan baita kontatu nahi zutenaz. Dokumentalean politikari katalandarraren bizitzako momentu ezberdinak azaltzen dira: irakasle, ekonomilari, ordezkari politikoa, gobernuko ministroa, osasun lege orokorra aurrera ataratzeko ahaleginetan… Bizitza oparoa eta emankorra 2000.ko Azaroaren 21ean bere etxeko garajean ETAk hil zuen arte, 63 urte…

Read More Read More

ZINEBI62 HASI DA

ZINEBI62 HASI DA

Azaroaren 13an, lan askoren ondoren, segurtasun neurri guztiak hartuta, konplikazio guztiei aurre eginaz, detaile guztiak zainduta, protokolo den-denak kontutan izanda… HASI egin da Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazio Arteko Jaialdia! Zorionak Vanesa Fernandez bere zuzendariari eta berarekin lanean ari diren profesionalei. Hona hemen EITBko Teleberrin, Africa baetak aurkeztu zuen berria, Irekiera Ekitaldia Arriaga Antzokian ospatzen zen egunean.

Euskal Film Laburrak

Euskal Film Laburrak

ZINEBI62ko inagurazio ekitaldian Azaroaren 13an, Gonzalo Olabarria zinegotziak eta Vanesa Fernandez ZINEBIko zuzendariak hitz egin dute. Lehiaketan zehar proiektatuko diran zazpi euskal film laburrak, 2020ko atal ofizialeanlehiatuko direnak, prentsa aurrean erakutsi dira (ikus info+ ZINEBIren web orrialdean): Ehiza Hauazkena Taldeak zuzenduta Euskadi / 2020 / 5′ Animazioa Zerua Blu Lur Olaizola Euskadi / 2020 / 16′ Dokumentala Polvo Somos Estibaliz Urresola Solaguren Euskadi / 2020 / 29′ Fikzioa Homeless Home Alberto Vázquez Francia – Euskadi / 2020 / 15′ Animazioa Quebrantos…

Read More Read More