Browsed by
Hilabetea: ekaina 2011

Nork bere abotsa

Nork bere abotsa

Lusitxo Fernandezen Gomendioak Zortzigarren Lurraldean ibiltzeko 3 minututan laburtu ditugu. CodeSyntaxeko leizean elkarrizketatu genuen Luistori jende gazteari eta web surfari berriei aholku batzu emateko eskatu genion eta hauxe esan zigun: Nork bere abotsa eukitzea da inportantea Interneten; eta modurik errezena gaur egun, Twitter da, interakzio maila bat izateko. Baina sare sozialen ondoren, bloga da bigarren pausua, zure abotsa Interneten izateko. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=aCc8i7nqeDQ]

Software Librea by Luistxo

Software Librea by Luistxo

Eibarko forjari bati eskatu diogu Software Librea zer den azaltzea eta enpresa munduan erabilgarria ote den esatea. Luistxo Fernandez, CodeSyntaxeko langile fina, minfirurik gabe mintzatu da SLaren onurak eta ezaugarriak zeintzuk diren zehazteko. Argi uzten digu Luistxok elkarrizketa honetan, zentzuzko aukera bat izan zela duela 11 urte, CodeSyntaxentzat, eta orain ere badela, Interneten aplikazioak egiteko, bai teknologikoki baita ekonomikoki egokia. Baita enpresaren erantzunkizun soziala aurrera eramateko, partekatzearen printzipio filosofikoa gauzatzeko eta euskararen alde lan egiteko. Egindako lana publiko egitean, ezagutza…

Read More Read More

Arkitektoa ala ingeniaria behar

Arkitektoa ala ingeniaria behar

Zortzigarren lurraldea eraikitzeko pertsona guztien ekarpena beharko dugula seguru gaude: idazleak, bertsolariak, irakurleak, komentaristak, bideogileak, irratientzuleak, sarelariak, amarauneko ariak… denetarik eta denon onenarekin eraikiko dugu zortzigarren lurraldea. Baina Bruce Braniten bideo bat topatu dugu Vimeon, maitasun askorekin egina eta mudu oso bat sortzen eta antoaltzen duena di-da batean. Zer beharko dugu guk 8gnLURld hau gauzatzeko? Arkitekto bat bideokoa bezalakoa ala ingeniari bat diseinu guzti hori bideratzeko? [vimeo http://www.vimeo.com/3365942 w=400&h=225] World Builder from BranitVFX on Vimeo. Seguro gaude, denon artean halako…

Read More Read More