Browsed by
Hilabetea: uztaila 2011

Nor da Joxe Aranzabal?

Nor da Joxe Aranzabal?

Euskal blogosfera hain ondo ezagutzen duen Joxe Aranzabal nor den jakin nahi izan dugu. Eta Joxeri berari eskatu diogu bere bizitzako oroimenak konpartitzeko: Eskola denboratik gogoratzen duena, Frankoren denboran zegoen beldurrarekin Batxilergoa ikasten ibili zenekoa, lehen kazetari lana egin zuenekoa Unibertsitatera joan zenekoa bere iritziak jendaurrean plazaratzen hasi zenean Oroimen guzti horiek konpartitzen ditu Zortzigarren Lurraldearekin bideo labur honetan (4:42 min) [youtube http://www.youtube.com/watch?v=i0clCogwv5I&w=640&h=390]

Euskal blogosferan askatasuna

Euskal blogosferan askatasuna

Joxe Aranzabalek euskal blogosferan hasera-haseratik ezagutzen du, ondo ezagutu ere. Sustatu jaio zenetik Joxe hasi zen Luistxo Fernandezen tresna berri hura erabiltzen; eta 2004an, bere bizitzaren zati handi bat jartzen Faroan bertan. ZER EMAN DIO JOXERI BLOGOSFERAK? Eta zerbait azpimarratzekotan, askatasuna nabaritzen du Joxek: prentsa idatziaren aldean, blogean zeu zara idazle, zuzentzaile, editore, zuzendari, argitaratzaile, zuk aukeratzen duzu noiz argitaratu, zuk… duzu askatasuna nahi duzunaz idazteko eta aldatzeko! IRAKASKUNTZAN ERE TRESNA POTENTEA? Irakaskuntzan ere potentzialitate handia ikusten dio blogari, portafolio…

Read More Read More

Blogosfera Joxeren arabera

Blogosfera Joxeren arabera

Blogosfera zer den, unibertso horretako euskal auzoa non dagoen, eta blogean idaztea zer den kontatzen du Joxe Aranzabal Faro zainak bideo-elkarrizketa honetan. ZORTZIGARREN LURRALDEAN IBILI NAHI DUTENEI AHOLKUA Elkarrizketa bukatzeko, aholku bat eskatu diogu blogosferan hasi nahi dutenentzat. Eta honela esan digu Joxek: “Zeresana denok daukagu: pixkanaka barruan daukagun hori ataratzea eta esatea ahal duzun hobetoen; ez pentsa berria zarelako besteak baino kaxkarragoa zarenik; berriena zara!ª Ez pentsa hemenjainkorik dagoenik: animatu eta jarri harremanetan besteekin; idatzi, erabili bloga eta parte…

Read More Read More

Nor da Luistxo Fernandez

Nor da Luistxo Fernandez

Zortzigarren Lurraldeko biztanle porrokatu bat ezagutzeko aukera daukagu gaur: Luistxo Fernandez. Kazetaria ikasketaz, eibartarra jaiotzez, eta donostiarra adopzioz, bere gazte denborako ikasketen gorabeherak eta unibertsitatean egon zenean ordenagailuak ikutu ere ez zuela egin aitortzen digu. Ordenagailu bat erabili zuen praktiketan zegoela, Argia aldizkarirako idazten. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=aI4PxMU5Ao0&w=640&h=390]

Luistxo & Internet

Luistxo & Internet

Internetekin izan duen harremana kontatzeko eskatu diogu Luistxo Fernandezi; eta detaile guztiak kontatu dizkigu bideo honetan: noiz izan zuen lehenengo kontaktua sarearekin nola egiten zuen lan kazetari bezala modemak eta telefonoak konektatzeko erabiltzen zirenean nolakoa zen joan zen gizaldiko kazetaritza analogikoa Eginen eta Euskaldunon Egunkarian eta beste gauza asko ere! Elkarrizketa bere osotasunean ikus-entzun nahi baduzu, ikusi bideoa; eta zehazt mehatz irakurtzeko jo DOCSera. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=qhnnlCVXzpo]