Browsed by
Etiketa: euskalblogosfera

Nor da Joxe Aranzabal?

Nor da Joxe Aranzabal?

Euskal blogosfera hain ondo ezagutzen duen Joxe Aranzabal nor den jakin nahi izan dugu. Eta Joxeri berari eskatu diogu bere bizitzako oroimenak konpartitzeko: Eskola denboratik gogoratzen duena, Frankoren denboran zegoen beldurrarekin Batxilergoa ikasten ibili zenekoa, lehen kazetari lana egin zuenekoa Unibertsitatera joan zenekoa bere iritziak jendaurrean plazaratzen hasi zenean Oroimen guzti horiek konpartitzen ditu Zortzigarren Lurraldearekin bideo labur honetan (4:42 min) [youtube http://www.youtube.com/watch?v=i0clCogwv5I&w=640&h=390]

Euskalakaria zer da?

Euskalakaria zer da?

Korrika eta patxaraz elkarrizketatu dugu Jon Gomez Korrika 17garrenez hasten den egunean. Eta galdera oso zuena izan da: Zer da euskalakaria? Nor sentitu daiteke euskalakari? Hona hemen Jonen  definizioa! [youtube http://www.youtube.com/watch?v=55Cy5HMAc04&hl=es&fs=1]

IEB2011an

IEB2011an

Zortzigarren Lurraldea Informatikari Euskaldunen Bileran izango da aurten. Maiatzaren 12an Miramongo Parke Teknologikoan, proiektuaren aurkezpena egiteko aukera eman digute: Gorka Julioren “Sare sozialei alderdi sozialetik begirada bat” eman ondoren eta Joxe Rojasen “Ospea eta online monitorizazioa. Zer dio internetek nire enpresaz”, Eider Fernandezen “Gizarte-sareak SEO-arengan izan duten eragina” entzun ondoren S2 gelan “Zortzigarren lurraldea… geurea da!!” aurkeztuko da jendeaurrean

Etxepare ere zortzigarren lurraldean?

Etxepare ere zortzigarren lurraldean?

Etxepare Institutuak ere Zortzigarren lurraldearen alde azaldu zen bere azken agerraldian. Euskara mundiala dela ozenki esateaz gain, zortzigarren lurraldean mugitu behar ginela aipatzen zuten azaroan egindako ekitaldian. Aizpea Goenagak argitu zuen “Euskara Mundiala” ez dela hilabete iraungo duen kanpaina izango, baizik eta iraun egingo duela, “nahi duguna jendea orrira sartzea eta parte hartu ahal izatea delako. Teknologiak distantziak laburtu eta mugak hautsi dituen garai hauetan, internet euskararen zortzigarren lurraldea bihurtu da”, gaineratu du. KOMUNIKABIDEEN LAGUNTZAREKIN Eitbren lankidetzarekin kontatuko dute ere…

Read More Read More