Browsed by
Kategoria: Uncategorized

POZIKTIBITY euskararekin

POZIKTIBITY euskararekin

Ane Igartiburu eta Reyes Prados euskararen inguruan solasaldi berezia mantentzen dute, POZIKTIBITYz beterik. Anek bere arrazoiak azaltzen ditu Euskaraz hitz egiteko bere familia txikiarekin…. Madrilen Eta Reyes-ek bere maitasunaren arrazoiak aitortzen ditu: lurralde baten biziz gero, hizkuntza hori ikasi eta kultura hori maitatu dezakezu 😉 Eskerrik asko Ane eta Reyes zuen POZIKTIBITY-agatik 🙂

Euskara aberastu

Euskara aberastu

Euskara multimedia baliabideekin aberasteko proposamena luzatzen dizut lagun: euskararen egunean zeure ekarpenarekin aberastu dezakezu euskararen lurraldea Interneten 😉 PROZESUA Lan egiteko modua, honela laburtu dezakegu: Topatu gai interesgarri bat zuretzat edo/ta zure lagunentzat (Wikipedia lagun ona duzue horretarako) Grabatu bideo bat azalpenarekin: lagun bati, irakasle bati, pertsona ezagun bati Azalpena ulertzen lagundu dezaken adierazpen grafikoak bilatu, sortu, antolatu eta bigaren bideo baten grabatu (irudiak, eskemak, kontzeptu mapak, eta abar) Igo bideo biak Youtubera CC lizentziarekin (birmoldatzeko aukera zabalduz) Editatu Youtuberen…

Read More Read More

Ezagutza Euskararen egunean

Ezagutza Euskararen egunean

Ezagutza eta komunikazioa eskutik doaz Joxe Aranzabalen hitz hauetan. Farozaianaren ustetan “momentu honetan komunikazioak bizkortu egin du ezagutza, Interneten jartzen den momentuan, mundu osora zabaltzen delako jakintza: medikuntza arloan adibidez. Zorionez komunikazioak azkartu egiten du jakintzaren zabalkundea.

Zortzigarren Lurraldea Sustatun

Zortzigarren Lurraldea Sustatun

Anjel Lertxundiren hitzak eta ideiak berehalako isla izan zuten Sustatu atarian. Luistxo Fernandezek ideia bera bi pertsonen ahotan entzun eta bion testuak alderatzeari ekin zion 2.005eko azaroaren 29an (Interneten abiaduran… aspaldi esan daiteke!) Eibarko Euskararen inguruan egindako lan baten aurkezpenean, Serafin Basaurik esandakoaren haritik tiraka honela zioen Luistxok: Lehenguan irakortzen netsan Andu Lertxundiri, Bilbon Kultur Politiken Nazioarteko Konferentzian esandakuak, internetan desafixuari begira: euskarak zortzigarren lurraldea konkistatu behar du; teknologia berriena eta Internetena. Lurraldetasun fisikoaz gainera garrantzi betea du lurraldetasun birtuala…

Read More Read More