Browsed by
Hilabetea: azaroa 2021

ZINEBI 63. edizioko PALMARESa

ZINEBI 63. edizioko PALMARESa

Azaroaren 19an ZINEBIren 2021eko edizioak bere PALMARESa, hau da, sail ezberdinetako film IRABAZLEak ezagutzera eman ditu:* ZINEBIko Sari Nagusia: СЕВЕРЕН ПОЛ (North Pole) – Marija Apcevska North Macedonia – Serbia, 2021 | 15 min | Fiction* Euskal Zinemaren Sari Nagusia: Azaletik azalera (Skin to Skin) – Mel Arranz Basque Country, 2021 | 7 min | Animation* Espainiako Zinemaren Sari Nagusia: Descartes (Outtakes) – Concha Barquero & Alejandro Alvarado Spain, 2021 | 21 min | Documentary* Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia:…

Read More Read More

Altxorra Bizkaia Irratian

Altxorra Bizkaia Irratian

ZINEBI 63an estreinaldia ezagutzera emateko, Bilboko Bizkaia irratian egin dugu elkarrizketa interesgarri bat, jendeak 2021ean pandemian zehar egin dugun lanaren nondik norakoak ezagutu ditzan. Tira-Bira saioan, Mundakako Ohiane Irazu esatariarekin, hamalau minutuko solasaldi bizia izan dut Azaroaren 15ean estreinatzen den “El Tesoro de Benito” dokumentalaren inguruan. Eta hementxe entzun dezakezue, irratiaren web orrian jarri duten informazioa irakurtzeaz gain. Dokumentalaren prozesuaz galdezka, 2019an Mikel Zarateri buruz hizketan, Benito nola ezagutu nuen eta zein hizlari ona zen konturatuta, kamara aurrean lasai egon…

Read More Read More

ZINEBI hasten da

ZINEBI hasten da

ZINEBIren 63. edizioa Azaroaren 12an hasten da Arriaga Antzokian egingo den inagurazio GALA dirdiratsu batez. JuanMari Aburto Bilboko alkatea eta Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendaria izango dira aurkezpenean, baita Ohorezko Mikeldiaren irabazlea den Margarethe von Trotta alemaniar aktorea, gidoilaria eta zinema zuzendaria. Galaren bukaeran, Margaretheren omenaldiaren ondoren, Sail Ofizialean parte hartuko duten 7 euskal film laburrrak proiektatuko dira: “Azaletik azalera”, Mel Arranz (2021, 7 min. Animazioa) “Berak baleki”, Aitor Gametxo (2021, 17 min. Fikzioa) “Yungay 7020”, Raquel Calvo Larralde eta Elena…

Read More Read More

ZINEBI 63an Bertoko Begirada

ZINEBI 63an Bertoko Begirada

Atsegina da halako berri ON bat ematea: ZINEBIren 63. edizioan BERTOKO BEGIRADAK atalean dokumental bat estreinatuko du Josi Sierrak Jose Julian Bakedanoren eskutik, Lekeitioko Zine Bileraren sortzailea eta sustatzailea izan zen Benito Ansola Erkiaga artzain zinemazalearen filmografia aztertuz: El Tesoro de Benito du izenburu; Semblanza de Benito Ansola azpizenburua da. ZINEBIko antolatzaileak zorionduz eta eskertuz hasiko naiz, zinegilea barik (arte asko euki behar da zinema egiteko) ni bideogile xume bat naizela aitortzen dut eta Bakedanoren laguntzarekin lortu dudana izan da…

Read More Read More