Zer da ZL

Zer da ZL

Zortzigarren Lurraldea ekarpen bat izan nahi du, adreilu txiki bat, harri bat gehiago, euskarak ziberespazioan eraiki behar duen etxea osotzeko.

Anjel Lertxundik, Hitz Beste blogean, asmatutako Zortzigarren Probintziaren osatze prozesuan urrats bat gehiago.

PROPOSAMENA

Conocityren estiloko 7 bideo egiteko SERIE baten proposamena: bideo aberastuak kontzeptu mapekin. Eta zortzigarren bideo koral bat: denon ekarpenekin osatuta.
Helburua: Software librea, blogosfera, W20 eta euskara Kultura Berriaren testuinguruan kokatzeko; wikiak, wikipedia, .
7 aditu/aritu ezagunekin (euskararen lurraldean bederen) elkarrizketa bana grabatu, Euskaraz eta euskararen inguruan. Software librea, open source, open mind, open… jarrera ezagutzeko, sakontzeko eta zabaltzeko.

Ideia nagusia hauxe da:

  • zazpi hauen ideiak eta proposamenak entzunda gero…
  • 8gn lurraldea, hau da euskararen erabilpena eta etorkizuna sarean…
  • ZEURE/GEURE ESKUETAN DAGO!

Erabil ezazu euskara eta tresna libreak, euskara iNTERNETen zabaltzeko!

2 thoughts on “Zer da ZL

  1. Pozten nau honelako web-gune bat ikusteak berak.

    Kritika bat egin nahi dut baina (eraikitzailea espero dut): Twenty Ten honetan egina delako edo, zuok atxikitako testua ez den oro Gazteleraz egotea oso “ezatsegina” egiten zait gune honetan.

    Suposatzen dut hau zuok inork esan gabe ikusi, komentatu, eztabaidatu,… duzuela, eta beraz, nik soilik arlo hau puntualizatu baino ez dut egin nahi.

    Animo denarekin!

    1. Mila esker ekarpenagatik Jaime.
      Zure ekarpena eraikitzailea izateaz gain, badakizu Interneten egiten den gehiena, perpetua-beta delakoan dagoela.
      Hau da, bizitzan bezalaxe, behi-behinekoa da, aldakorra den guztia. 😉
      Bisita gaitzazu nahi duzun guztietan.
      J

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude