Galdakao Kantarik 8 urte

Galdakao Kantarik 8 urte

Galdakao Kantari ekimen kultur-musikalak 8 urte betetzen ditu 2024ko Apirilean.

2016ko Apirilaren 15ean jaio ginen (Geuria aldizkarian islatu ebenez), aurten 8 urte betetzen ditugu, eta ospatu gura dogu, Galdakaoko (eta inguruko musikariak baita) animatzen diren kantazale guztiekaz. Plana hauxe da:
* Mugurun hasten gara 8ak inguruan (El Ingles taberna aurrean)
* Zamakoara hurbiltzen gara 8:30ak aldera (Farmazia aurrean)
* Santi Brouard plazara joaten gara 9:15 direnean (Kerren taberna aurrean)
Eta euria danean, aterpea bilatzen dogu Urki Kalean.
Zer kantatzen dogun? Euskarazko betiko abestiak (dan-danok dakiguzan kanta tradizionalak) kantatzen ditugu KANTARI appan datozenak. Galder Segurolaren lanari esker, momentu honetan ia ia 600 abesti dagoz guztion eskura “letra eta guzti“!

Galdakao Kantariren lehen saioa

8 URTE GONBIDATZEN
Galdakao Kantari GONBITE zabal bat da: hileko hirugarren barikuan, alkarregaz abesten gozatu gura dauen jende guztia gonbidatzen dogu, geugaz batera etorteko.
Ez gara pertsona asko izaten (10 – 30 artean) bospasei musikari eta dozena bat edo bi kantazale. Baina gustura egotea eta alkarregaz kantatzea da geure asmoa: aspaldi ikasi doguzan abestiak gehien bat; baina barriak be probatzen doguz, behin edo behin. Hori bai: beti euskeraz!

Kontxi knatariekiaz esarrita

HERRIKO EKIMENETAN PARTAIDE
Galdakaon antolatzen diren ekintza askotan parte hartzen dogu: Euskararen Eguna, Korrika, Euskaraldian, Jaietan, omenaldietan… Hau da, gonbitea luzatzen dauskuen guztietan.
Egun horreetan abestiak, giroa eta jantziak be egokitzen doguz, “tono egokia” mantentzeko.
Eta aurtengo urtebetetzean, gogoratu gura dogu Kontxi Belandia guztion amama berak esaten eban moduan. Apirilaren 27an lau urte beteko dira geure artetik joan zanetik. Eta bere gustokoa zan Gorbeiako Mendia abestia gogo biziz kantatuko dogu, bera eta Asun Matilla bere zaintzan egoten zan emakumea, gogoratzeko be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude