Amets egin ZLrekin

Amets egin ZLrekin

Zortzigarren Lurraldea denona da, eta denon artean egin nahi/behar dugu. Beraz zeurea ere bada 😉

Animatu zaitez erabiltzen, jorratzen, aberasten… euskal web_sfera

Gonbitea luzatzen dizugu, zeuk ere amets egin dezazun eta nahi/behar duzuna konpartitu dezazun.

  • Nola nahi zenuke euskararen lurraldea izatea webean
  • Zer nahi duzu aurkitu Interneten euskaraz?
  • Zer ez zenuke nahi euskarazko tokietan?
  • Zer ekarpen egin dezakegu euskaldunok Internet hobeago bat egiteko?
  • Zer aportatu dezakezu zuk?

NOLA AMESTU ELKARREKIN?

Galdera edo ideia hauen inguruan, zerbait idatzi ezazu: hamaika lerro, orri erdi bat, bideo-grabaketa bat Youtuben… eta hauetariko aukeraren bat erabili:

  1. zure blogean argitaratu eta emailez URLa guri bidali: zortzigarrenlurraldea[@]gmail-punto-com
  2. Korreo elektronikoz bidali eiguzu zure gogoeta gure gemail kontura zortzigarrenlurraldea[a bildua]….
  3. Bideo batean grabatu eta igo Youtubera, edo zuzenean grabatu webkamararekin

One thought on “Amets egin ZLrekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude