Salome Campos bermiotarra
Salome Campos Beotegi 1893. urtean jaiotako emakume indartsu eta aitzindari bat izan zen. Bermion Salóme ezizenaz deitzen zuten, eta seme-alaba ugari zuen familia batekoa zen: Pedro Campos Lartitegui eta Juliana Beotegui Yspizua bikotearen bosgarren alaba zen: * Juliana (1882-01-09), * Francisca (1883-10-10/1884-05-19), * Feliciano (1885-07-22) eta * Ponciano (1888-11-20) aurretik zituela; eta bere ondoren * Dionisio (1895-11-18), * Feliciana (1898-06-09) eta * Eufemia (1900-09-16) etorri ziren. Bere ama Juliana, Eufemia jaio eta egun gitxitara hil zen 1900eko irailaren 19an Santa…