Browsed by
Egilea: Josi

Josi Sierra ni-neu naiz, Zortzigarren Lurraldeko hiritar analogiko-digitala
Galdakao Kantarik 8 urte

Galdakao Kantarik 8 urte

Galdakao Kantari ekimen kultur-musikalak 8 urte betetzen ditu 2024ko Apirilean. 2016ko Apirilaren 15ean jaio ginen (Geuria aldizkarian islatu ebenez), aurten 8 urte betetzen ditugu, eta ospatu gura dogu, Galdakaoko (eta inguruko musikariak baita) animatzen diren kantazale guztiekaz. Plana hauxe da:* Mugurun hasten gara 8ak inguruan (El Ingles taberna aurrean)* Zamakoara hurbiltzen gara 8:30ak aldera (Farmazia aurrean)* Santi Brouard plazara joaten gara 9:15 direnean (Kerren taberna aurrean)Eta euria danean, aterpea bilatzen dogu Urki Kalean.Zer kantatzen dogun? Euskarazko betiko abestiak (dan-danok dakiguzan…

Read More Read More

Wikiemakumeok non

Wikiemakumeok non

WikiEmakumeOK DOnKumentala eta izen bereko taldearen ekimenak egutegi publiko batean azaltzen dira. Beraz:* Wikipedian editatu nahi duzulako edo * DOnKumentala ikusten wikilarien lana nola, zergatik, zertarako egiten den jakin nahi duzulako… KONTSULTATU eguna eta ordua! Eta bertara joan zaitez zure buru-bihotzean:* genero arrakala gutxitzeko asmorik bazenu* baita emakumeen ikusgarritasuna, mundu digitalean ere, * berdintasunaren alde egiteko* edo/ta zure jakituria areagotzeko eta * denbora (pixka bat) jartzeko gogorik baduzu! Ongi etorria izango zara, Durangon, Leioan, Arratian, Gasteizen, Artziniegan, Oiartzun… Kontsultatu egutegia…

Read More Read More

Salome Campos bermiotarra

Salome Campos bermiotarra

Salome Campos Beotegi 1893. urtean jaiotako emakume indartsu eta aitzindari bat izan zen. Bermion Salóme ezizenaz deitzen zuten, eta seme-alaba ugari zuen familia batekoa zen: Pedro Campos Lartitegui eta Juliana Beotegui Yspizua bikotearen bosgarren alaba zen: * Juliana (1882-01-09), * Francisca (1883-10-10/1884-05-19), * Feliciano (1885-07-22) eta * Ponciano (1888-11-20) aurretik zituela; eta bere ondoren * Dionisio (1895-11-18), * Feliciana (1898-06-09) eta * Eufemia (1900-09-16) etorri ziren. Bere ama Juliana, Eufemia jaio eta egun gitxitara hil zen 1900eko irailaren 19an Santa…

Read More Read More

IRATI bada

IRATI bada

IRATI filma bada estreinatua! Bilboko FANT festibalaren eskutik Azkuna Zentroan aurre-estreinaldia ikusi eta gozatu ahal izan dut, Paul Urkijo zuzendariarekin, eta parte hartzen duten Eneko Sagardoi, Itziar Ituño eta Edurne Azkaraterekin batera. Eta zuzendariak esaten duenez: IZENA duen guztia… BADA!! SINOPSIA“Irati” filma VIII. mendean kokatzen da. Kristautasuna hedatzen ari da Europan, eta sinesmen paganoak desagertuz doaz. Frankoen erasoaldiaren ondoren, Karlomagnoren armada Pirinioak zeharkatzera doazenean, IBAR jaunak laguntza eskatzen dio Mariri, antzinako jainkosa bati. Odolezko itun baten bitartez, etsaia garaitzen du,…

Read More Read More

TETUAN ZINEBIN

TETUAN ZINEBIN

Iratxe Fresnada Delgado zinegilearen TETUAN filma estreinatzen da ZINEBI64an, trilogia baten azken emaitza. Zuzendariaren bizitza errealeko esperientzietan oinarrituta, bidaia pertsonal batean eramango gaitu, iraganaren oroimenak eta orainaren bizipenak bat egiten dute ikus-entzunezko esperientzia hunkigarri eta sentsorial batean. Fresneda familiaren oroimenak jarraiki, Iratxe bere aitaren bizitzan eta pasadizuetan murgiltzen denean, hura bezala, gaur egun dabiltzaten Irina Conca, eta Mohamed Iacob aurkitzen ditu, euren bizipenak eta joan-etorriak jarraitzeko. FITXA TEKNIKOA Zuzendaritza: Iratxe Fresneda Gidioa: Iratxe FresnedaArgazkia: Juantxu Beloki, Iratxe Fresneda Muntaketa: Laurent…

Read More Read More

URTE BAT ESTREINALDITIK

URTE BAT ESTREINALDITIK

Benito Ansola ZINEBI63an egon zenetik urte bat pasatu da “El Tesoro de Benito” filma estreinatu genuenetik. Bere loba Aitor Larrañagak bideo eder hau pertatu du gogora ekarteko egun ahaztezin hura. Lagunak, famili artekoak, zinema eta arte munduko jendea, ezagunak eta adiskideak… jende asko hurbildu zen Benito agurtzera eta pantaila handian ikustera.