Salome Campos bermiotarra

Salome Campos bermiotarra

Salome Campos Beotegi

Salome Campos Beotegi 1893. urtean jaiotako emakume indartsu eta aitzindari bat izan zen. Bermion Salóme ezizenaz deitzen zuten, eta seme-alaba ugari zuen familia batekoa zen: Pedro Campos Lartitegui eta Juliana Beotegui Yspizua bikotearen bosgarren alaba zen:
* Juliana (1882-01-09),
* Francisca (1883-10-10/1884-05-19),
* Feliciano (1885-07-22) eta
* Ponciano (1888-11-20) aurretik zituela; eta bere ondoren
* Dionisio (1895-11-18),
* Feliciana (1898-06-09) eta
* Eufemia (1900-09-16) etorri ziren.

Bere ama Juliana, Eufemia jaio eta egun gitxitara hil zen 1900eko irailaren 19an Santa Eufemia elizako apaizak idatzi zuen bezala: “Goizaldeko 3etan zendu zen 43 urteko Maria Juliana Beotegi Izpizuaren gorpua lurperatzea agindu nuen, fakultatiboak adierazi bezala, heriotz natural batez hil zen peritonitis puerperal baten ondorioz (…) sarri botaka egiten ari zelarik .”

BIZITZA eta HERIOTZA
Bizitza eta heriotza beti ibili dira emakume honen inguruan bueltaka: Salóme 7 urte zituenean, ama gabe gelditu zen umezurtz, bere aizpa nagusia, Julianak, 11 urte besterik ez zituela.

Kostaldeko herri askotan bezala, emakumeak hartu behar zituzten ardura asko: etxekoak, familikoak eta ekonomikoak ere. Salómeren aita arrantzalea zen; bere senarra Eugenio ere, eta bere nebak itsasoan ibiltzen ziren:
* Feliciano edo Felix neba adibidez Gabon itsasoan gertatu zen istripu batean hil zen 1907an; hau da 24 urtekin. Horren berri dakigu bere familiak 50 pesetako ordaina jaso zuelako, garai artako periodikuetan aurkitu daitekenez.
* Ponciano ere 1940an hil zen galdara baten leherketan.
* Eta Eugenio Bilbao bere senarra, 1945. urteko Apirilare 4an goizaldean itsasora irten baino lehenago lo geldituko zen betirako, tripulazioa antxoak arrantzatzen joateko itsasontzian irtetzeko zai zeuden artean. Bere ilobek komentatzen dutenez:

Senarraren Eskela La Gaceta del Norten 1945ean

txo” deitzen zen tripulazioko mutiko gaztea etorri zen etxera, ze ordutan irtengo ziren galdezka. Berari erantzun ondoren andreari esan zion “ez zela ondo sentitzen”. Hurrengo goizean altxatu behar zen unean, hilda aurkitu zuten.

ARRAINA KONTSERBATZEKO LANTEGIA
1921ean Salómek arrainak kontserbatzeko lantegi bat sortu zuen, familia bizi zen etxearen beheko aldean. Ilobek kontatzen dutenez barruko eskilara bat zegoen, karakolen estilokoa, bajatzea eta igotzea modu errezean egiteko. Emakume langilea zela aitortzen dute, ikasketarik gabea: irakurtzea eta idaztea ez zekielarik. Lantegia martxan zegoela eta salmentak ugaritzen zirela, aizpa nagusia, Juliana harremanak eta salmentak egiteaz arduratzen zena, Zaragozara zihoan kamioi batetik erori eta hil egin zen, aizpa Salómeri lantegiko ardura guztiak egokituz.

Mari Carmen Atela Bilbao Salómeren iloba amamaren kontuak kontatzen.

Bere iloba Manu Atelak kontatzen duenez, berebiziko karakterra eta abilezia zeukan kontu ekonomikoetarako “kontratoak izenpetzeko bere atzamarra erabiltzen zuen, ez zekielako idazten; eta nagusitan ikasi zuen bere izena marrazten. Azkenengo urteetan telebista ikusten zuelako, gaztelania ere ikasi zuen”. Baina kontu guztiak garbi zeramatzan, bankuei inolako prestamorik edo krediturik eskatu gabe. Hala ere bere lantegiaren aurrean zegoen Felicia aizparen lantegira sartzen ziren kamioiak begiratu eta buruz kalkulatzen zuen nola zihoan beraien negozioa. Manu ilobaren ustetan “Amoma Salóme enprendedora bat izan zen bere denboran, eta aizpa nagusia hil zenean, bakarrik gelditu zen eta (kontserba lantegia) aurrera atara eban ondo”.

Manu Atela Bilbao Bilbao Campos, Salómeren iloba bere amoma gogoratzen.

Aintzindaria zela konturatzeko 60ko hamarkadan topatzen dugu Salómeren eskari bat Espainiako Boletin Ofizialean argitaratuta, arraina kontserbatzeko latak egiteko materiala eskatuz:

Resolución de la Dirección General de Política Comercial y Arancelaria por la que se transcribe extracto de petición de admisión temporal, solicitada por doña Salomé Campos Beotegui, de Bermeo (Vizcaya). Peticionario: Doña Salomé Campos Beotegui – Bermeo (Vizcaya)
Mercancia a importar: Hojalata en planca en blanco
Mercancia a exportar: Salazones y conservas de pescado.
Mermas y desperdicios: El 5 por 100
Madrid 6 de Mayo de 1960.- El Director general, P.D., Luis Utrilla.

EMAKUMEEN BALIOA eta KIROL FROGA
2013. urtean hasita Bermeoko portutik eta Izarora igeriketa froga bat egin ohi da, Salómek bere momentuan egin zuen apostua gogoratuz. Honela dio Bermioko kontakizunak Wikipedian aurkitu dugunez:

“Egun batean eztabaida bat izan zen portuan, gizonen eta emakumeen arteko trebetasunei buruz. Salómek orduan apustu bat egin zuen arrantzaleen aurrean: Bermeoko portutik Izaro uharteraino igeri egiten joango zela. Bertan egon zirenek kontatzen zutenez “barreak Mundakaraino entzun ziren“. Iraileko goiz batean, txintxorro txiki baten hainbat lagunekin batera, Salóme portura bota eta Izarorantz abiatu zen. Bi milia gogor haiek, ahalegin eta izaera handiz bete zituen. Apustua irabazi egin zuen Salomek, baita errespetua, onarpena eta mirespena ere Bermeoko herri osoaren aurrean.

Salóme Camposen eskela La Gaceta del Norte egunkarian.

HERIOTZA
Bizitza luze baten ondoren eta zaken urteetan ictus bat jasan eta gero, 1974ko Martxoaren 22an joan zen Salóme, 81 urterekin (bere semea Jesus hil eta bi urtetara). Bizitza luze eta oparoa izan zuela esan daiteke, bere ilobak esaten zuenez “fabrikan beharrean eta beharrean ikusten nuen, beste emakumeak bezala, beti fabrikan; inoiz ere Alameratik paseatzen”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude