ZINEBIREN GORDAILUAK 50 URTE BETE DITU

ZINEBIREN GORDAILUAK 50 URTE BETE DITU

Arriagan Filmen Gordailuaren aurkezpena
Rubén Corral, Joseba Lopezortega, Carlos Muguiro, eta Santiago Aguilar aurkezpenean Arriaga antzokian

ZINEBIk Elías Querejeta Zine Eskolak bere film-gordailuari buruz hasitako ikerketa-proiektuaren lehen emaitzak aurkeztu ditu Arriaga Antzokian. Honela adierazten du ZINEBI66k bere web orrialdean:
“Bilboko Udalak sustatutako ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Elías Querejeta Zine Eskolak bere film-gordailuari buruz hasitako ikerketa-proiektuaren lehen emaitzak aurkeztu ditu. Proiektu horretan, 1959 eta 2011 urteen artean ekoitzitako 16 eta 35 milimetroko proiekzioen 339 kopien bilduma dago.”

Bildumaren zatirik handiena 1974tik aurrera ekoitzitako filmek osatzen dute. Urte horretan, garai hartako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Lehiaketak, gaur egun ZINEBI izenez ezagutzen denak, Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioaren (FIAPF) nazioarteko kategoria lehiakorreko jaialdi gisa aintzatetsi zuen lehen aldiz. Sari horrek aukera ematen zien kategoria horretako lehiaketei beren araudian film sarituak Zinemaldiaren berezko helburuetarako gordailuan gera zitezen.
Gehiago jakiteko joan ZINEBIren webera.

DENON ESKURA JARTZEKO ASMOA
ZINEBIren webean irakurri dezakegunez: “helburua lan guzti hori esparru akademikotik haratago eramatea da, eta jendearen eskura jartzea.”
Ildo horretan, ekimenik garrantzitsuena katalogoen, egunkarien, kartelen eta argazkien bildumekin lotutako informazio guztia bilduko duen web plataforma bat sortzea da; Euskadiko Filmategian gordetako filmen katalogoa eta lehiaketaren historiaren inguruan egindako ikerketak, besteak beste. Ikerketa kritikorako eta artxibozainen, ikertzaileen, kultura-kudeatzaileen eta, oro har, herritarren arteko eztabaidarako topagune bat eraikitzea da azken helburua; izan ere, ZINEBI Funtsa azterketa-material aberatsa da eta gaur egungo analisi eta ikuspegi ugaritara irekia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude