MARGARI EMAGINA

MARGARI EMAGINA

Galdakaon badago emakume bat, abizenik ez daukana!
Emagina izan zen berrogeitazak urtetan eta jendeak ez du besterik gogoratzen “Margari emagina” edo “Margari la partera” izenarekin.
Gutxi batzuk “Magari Txurrera” ere esaten diote, bere gizona “Beitia Taxista” izateraz gain… Txurreroa ere bazelako!

Margariren alabaren jaiotza
Maria Pilar Beitia Gutierrez jaio zeneko agiria

EMAGINA XX. GIZALDIAN
Margarita Gutierrez Lavin Arrigorriagan jaio zen 1894ko Martxoaren 4an; eta Galdakaora ezkondu zen 1922ko Urtarrilaren 3an: Juan Jose Beitia Burundarena taxistarekin bikotea osatuz; hau da Margarik 27 urte eta Juanjok 25 zituela.
1923ko Otsailaren 26an euren alaba jaio zen: Maria Pilar; gerora Galdakaoko lehen emakume taxista izango zena.
1978ko Azaroaren 12an hil egin zen, alargunduta zegoela eta 84 urte zituela; Don Victor Fernandez Arostegi Galdakaoko medikuak aitortu zuen bezala burmuineko arteriosesklerosiaren ondorioz”.
Bere bizitza luze horretan Galdakaon hainbat ume jaioko ziren bere trebeziari esker: eta ohitura zuenez, ezer kobratu gabe.
Galdakaoko adin bateko emakumeek gogoratzen dute honela esaten zuela:

“Umea datorrenerako euki prest berakatz-saldea eta ardau kinatu botila bat; erditzen duen emakumeari berakatz-saldea emon!
– Eta kinatua?
– Kinatua emaginarentzat!”

Beste emakume batzuk gogoratzen dute gustokoa zuela pernil pixka bat ematea; baina “del bueno” esaten dutenez.

Deitzeko Tfnoa

ZEURE EKARPENA/TESTIGANTZA
Margari Emagina idazki honek Margarita Gutierrez Lavin mundu digital honetara ekartzea du helburu: bere oroimena eta zeregin garrantzitsua (umeak jaiotzen laguntzea) gaurkora ekarteko ekimen bat bezala.
Hainbat galdakoztarrek bere abizenik ere ez dutelako gogoratzen… bere eskuei eta eskarmentuari esker jaioak izan arren.
60ko hamarkadan bai adinagatik, baita Ignacio Anza medikuak Klinika Ginekologiko bat ireki zuelako, ez dugu ea ea aurkitzen Margariren eskuetatik jaio zen umerik (gaur egun 60 urtetik gora dauzkaten gizon-emakumeak).
Biziki eskertuko dugu Margari Emaginarekin jaio ziren umeak gurekin kontaktuan jarriko balira, emakume honen historiaren zatitxo bat kontatzeko.
Mila Milloi Esker animatzen zareteneoi: denon artean Margariren bizitza eta lan izugarria gogoratuko dugu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude