Browsed by
Etiketa: oroimena

Maiatzaren 19an bonbardaketa Galdakaon

Maiatzaren 19an bonbardaketa Galdakaon

1937. urteko Maiatzaren 19an Galdakaoko Plazakoetxe auzoan zegoen errefugioa bonbardatu zuten hegazkin alemaniarrek, arratsaldeko 4ak pasatuta, orduko periodikuetan azaltzen zutenez. Aurten ere Galdakaoko Udalak gogoan euki nahi izan du sarraski hura. Galdakaoko Udalaren bideo batean parte hartu dut Oroimen Historikoa berreskuratzeko, orduko testigantzaetan oinarrituta, Galdakao Gogora taldearen ekarpenarekin, testu-ingurua hobeto ulertzeko eta ezagutzeko. Bideo labur eta argigarri hau estreinatzeaz gain, gerra pairatu zuten pertsonei (gelditzen direnak oso nagusiak dira gaur egun, Higinia Artetxe bezala, 95 urtekoa) eta familikoei omenaldi xume…

Read More Read More

Galdutako Udabarria eskura

Galdutako Udabarria eskura

Galdakaoko Oroimen Historikoa berreskuratzeko, duela 10 urte, hau da 2007an,  hasi nintzen informazioa bilatzen, lekukoak elkarrizketatzen eta historian sakontzen. Jarraian aditu batzuk topatu eta beraien ikuspegiarekin osotu, nire jakituria eta kontakizuna ere. NONDIK DATOR GUZTI HAU? Ni txikia nintzela, amama Matearen etxera joaten nintzen sarri, Tximelarrera; eta berak gerra-denboran gertatutakoak kontatzen euskuzan, ixuldu ezinik. Berak bi seme bikotxak galdu zituen urte haietan: nire aitaren anai bi. Eta abioak hirunaka bonbak botaten etorri zireala entzuten nuenean, ipuin bat zela uste nuen…

Read More Read More