8gnLUR aldea aberastu

8gnLUR aldea aberastu

Zortzigarren Lurraldea aberasteko gonbite bat da hau: zeure ekarpenarekin aberastu dezakezu euskararen lurraldea Interneten 😉

Bideoak editatu hodeian
Youtuben bideoak editatu

PROZESUA

Lan egiteko modua, honela laburtu dezakegu:

  1. Topatu gai interesgarri bat zuretzat edo/ta zure lagunentzat (Wikipedia lagun ona duzue horretarako)
  2. Grabatu bideo bat azalpenarekin: lagun bati, irakasle bati, pertsona ezagun bati
  3. Azalpena ulertzen lagundu dezaken adierazpen grafikoak grabatu bigarren bideo baten (irudiak, eskemak, kontzeptu mapak, eta abar)
  4. Igo bideo biak Youtubera CC lizentziarekin (birmoldatzeko aukera zabalduz)
  5. Editatu Youtuberen editorean: www.youtube.com/editor
  6. Sortutako bideo berria argitaratu eta 8gnLUR etiketa erabili (#8gnLUR Twitterren)

ADIBIDEZ
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=rvOfeVJ9R-g]

Hementxe duzue Jon Gomez Garairekin grabatutako bideo bat Errealitate Areagotuari buruz

Behin grabatuta irudi aberasgarri batzuk topatu eta kontzeptu mapa bat osotu dugu.
Hori berori pantailan jarri eta Bideo Aberastua” sortu dugu (hau ordenagailu lokalean editatuta dago, ez Youtuben)

Galdakotar komunikari eta aurkezle jatorra den JGGaraik  azaldu digun Errealitate Areagotua  kontzeptu mapa honetan laburtu dugu.

Errealitatea aberastua teknologiarekin
Errealitateari informazio kapak aplikatuz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude