Ernest Lluch ZINEBIn
Bilboko ZINEBI62an Ernest Lluch politikariaren dokumentala ikusteko aukera izan dugu. Askea eta Ausarta zela aitortzen dute muntaiaren egileek. Josep Morell eta Jordi Vilar egon dira Guggenheim museoan, ordu beteko dokumentalaren aurretik, bere sentipenak eta bizipenak azaltzen: bai ekoizpena egiteko prozesuan baita kontatu nahi zutenaz.
Dokumentalean politikari katalandarraren bizitzako momentu ezberdinak azaltzen dira: irakasle, ekonomilari, ordezkari politikoa, gobernuko ministroa, osasun lege orokorra aurrera ataratzeko ahaleginetan… Bizitza oparoa eta emankorra 2000.ko Azaroaren 21ean bere etxeko garajean ETAk hil zuen arte, 63 urte zituenean.