Euskal blogosferan askatasuna

Euskal blogosferan askatasuna

Joxe Aranzabalek euskal blogosferan hasera-haseratik ezagutzen du, ondo ezagutu ere. Sustatu jaio zenetik Joxe hasi zen Luistxo Fernandezen tresna berri hura erabiltzen; eta 2004an, bere bizitzaren zati handi bat jartzen Faroan bertan.
ZER EMAN DIO JOXERI BLOGOSFERAK?
Eta zerbait azpimarratzekotan, askatasuna nabaritzen du Joxek: prentsa idatziaren aldean, blogean zeu zara idazle, zuzentzaile, editore, zuzendari, argitaratzaile, zuk aukeratzen duzu noiz argitaratu, zuk… duzu askatasuna nahi duzunaz idazteko eta aldatzeko!
IRAKASKUNTZAN ERE TRESNA POTENTEA?
Irakaskuntzan ere potentzialitate handia ikusten dio blogari, portafolio bat bezala erabiliz, irakaslearen zuzenketak posten komentarioetan eginez. Celestin Freineten ideiak era gogoratzen ditu, testua modu librean idazteko modua eskaintzen duelako blogak.
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=dooMx_wmDv8&w=640&h=390]

EUSKARARI EKARPEN BERRIRIK?
Euskarari euskaltzale belaunaldi berri bat ekarri dio blogosferak: teknologia zaleak, Internet ondo ezagutzen dutenak… sekulako lana egiten ari direnak, euskara ekartzeko esparru berri hauetara: datozkigun aldaketak ulertuz, mundu berria ulertuz, atzetik daukagun ondarea esparru berri hauetara ekartzeko gai izango direnak: Maite Goñi, Gorka Julio teketen, Gari Araolaza, Iban Arantzabal, Luistxo Fernandez, Igor Leturia, Arkaitz Zubiaga … perfil diferentea daukatena. Holako jendea behar dugu… eta asko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude