Euskal IrakasleON Sarea
Donostian bukatu berria da Udako Ikastoren barruan, Ikasle eta Irakasleen Konpetentzia Digitala garatzeko ikastaroa, sarean #eDIGCOMP izenaz ezaguna. Eta euskaraz lan egiteko SAREA beharrezkoa dela adierazteko MANIFESTU bat ezagutzera eman dute, Euskaraz lan egiten duten IrakasleON Sarea bultzatzeko. Honela dio:
Donostiako Miramar Jauregian, 2016ko Uztailaren 20an, Udako ikastaroaren amaieran, #DSS2016an Europako Kultur Hiriburuan, MANIFESTU hau egiten dugu, bertan parte hartu dugun irakasleok:
- Euskal Herrietako eskola, ikastola, institutu eta ikastetxeetan ikasleen konpetentzia digitala garatu nahi dugu, XXI. gizaldiko gazteak oinarrizko Kultura Digitalean egokiro prestatuak izan daitezen, herri honen etorkizuna beraien eskuetan egongo delako; Euskal Herriko 7 herrialde fisikoetako eta Zortzigarren Lurralde birtualeko hiritar osoak izan daitezen nahi dugunez, beraien heziketan
- ezagutzaren gizartean pertsona oso,
- informazioaren garaian langile kreatibo, produktibo eta kritiko, etengabeko ikasle sentitu daitezen bizitza osoan zehar eta
- gizarteko partaide aktiboak izan daitezen, bizitza analogikoan eta presentzialean lehendabizi, baita DIGITALki ere, era arduratsu batean, aldarrikatzen dugu.
- Irakasleak horretarako ONgi prestatuak egon behar garela eta gure ikasgaiak ONdo jantzita egon behar direla badakigu: TPACK ereduak dioen bezala, Teknologikoki, Pedagogikoki eta Jakituri egokiez noski.
- SAREAN ikastea eta sarean ekoiztea esanahi zabalean interpretatu nahi dugu: KOnektatuta eta inter-aktiboki ikasteak dimentsio berri bat irekitzen diolako pertsonari eta erakunde ezberdinei baita; eta ahalduntze horren ñabardura guztiak aprobetxatu nahi ditugulako gure ikastetxeak KO-operatiboki KOlaboratzen egon daitezen nahi dugu, pertsona bakoitzari sareak eman dakizkiokeen ahalmenak erabili ditzan bere ONerako eta denon aberastasuna garatzeko.
- GU irakasle eta hezitzaileok ere AHALduntze digital hori sentitzen dugulako SAREAN lan egiteko adierazpen hau egiten dugu:
- AHAL dugulako, gaur egun dauzkagun baliabideekin, nahiz eta hobeak eskertuko genituzkeen ere…
- NAHI dugulako profesional konprometitu bezala herriarekiko sentitzen dugun ardurari erantzutea eta
- BEHAR-beharrezkoa dugulako egungo marko kurrikularrak halaxe eskatzen digulako, g egokiak erabiltzea pertsona osoak garatzeko, Derrigorrezko Hezkuntzaren ondoren
Eta denontzat ONa izango delakoan, ikasle eta irakasleontzat, guraso eta hezitzaileentzat, hiritar guztientzat, Euskal Irakasleon Sarea bultzatzera animatzen gara:
OPAROA eta EMANkorra izan dadila!
Donostian, Europako Kulturaren Hiriburuan
2016ko Uztailaren 20an
2 thoughts on “Euskal IrakasleON Sarea”
Guztiz ados nago manifestu honekin eta Euskal Irakasleon Sarearekin bat nator.
Eskerrikasko Patxo 😉
Zeure ekarpena eta propsoamenak ere ONgi eotriak izango dira 🙂
Segi kontaktuan!!!
J