IRATI bada

IRATI bada

IRATI filma bada estreinatua! Bilboko FANT festibalaren eskutik Azkuna Zentroan aurre-estreinaldia ikusi eta gozatu ahal izan dut, Paul Urkijo zuzendariarekin, eta parte hartzen duten Eneko Sagardoi, Itziar Ituño eta Edurne Azkaraterekin batera. Eta zuzendariak esaten duenez: IZENA duen guztia… BADA!!

SINOPSIA
Irati” filma VIII. mendean kokatzen da. Kristautasuna hedatzen ari da Europan, eta sinesmen paganoak desagertuz doaz. Frankoen erasoaldiaren ondoren, Karlomagnoren armada Pirinioak zeharkatzera doazenean, IBAR jaunak laguntza eskatzen dio Mariri, antzinako jainkosa bati. Odolezko itun baten bitartez, etsaia garaitzen du, odola odolaren trukean emanda; baina lehenago, Eneko bere semeari aro berrian bere herria babestu eta gidatuko duela hitzeman arazten dio.
Urte batzuk beranduago, misio batekin egingo dio aurre Enekok promesa horri: aitaren gorpua modu paganoan lurperatuta dagoena, berreskuratu beharko du, Karlomagnoren altxorrarekin batera. Kristau fedekoa izanik, Enekok ibarreko pagano baten laguntza beharko du, Irati deituriko emakume enigmatiko bat. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira.
Eta konprobatuko dute, kontakizunean bertan diotena: “izena duen guztia bada”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude