Zortzigarren probintziaren izena eta izana
Anjel Lertxundik izena eman zion lurralde berri honi duela urte batzuk, bere blogean, Hitz Beste. Berrian argitaratzen duen zutabetxoan, blogari atipikoa zela aitortu ondoren, honela zioen 2005ean, Xenpelar parafraseatuz: “Reno eta Zarautz, Larrabetzu eta Erroma, Eskozia eta Eibar hurbilago daude behin baino gehiagotan gure zortzigarren probintzia deitu diodan eremu horretan. Nago gaur Xenpelarrek Gu gara zortzi probintzi kantatuko lukeela.” EUSKARA ETA BLOGOSFERA Analisi xume bat egiten zuen orduantxe, bere ezohizko sistemaz gain (paperean argitaratzen zuen lehendabizi, webean jarri baino lehen),…