Browsed by
Etiketa: codesyntax

Nor da Luistxo Fernandez

Nor da Luistxo Fernandez

Zortzigarren Lurraldeko biztanle porrokatu bat ezagutzeko aukera daukagu gaur: Luistxo Fernandez. Kazetaria ikasketaz, eibartarra jaiotzez, eta donostiarra adopzioz, bere gazte denborako ikasketen gorabeherak eta unibertsitatean egon zenean ordenagailuak ikutu ere ez zuela egin aitortzen digu. Ordenagailu bat erabili zuen praktiketan zegoela, Argia aldizkarirako idazten. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=aI4PxMU5Ao0&w=640&h=390]

Luistxo & Internet

Luistxo & Internet

Internetekin izan duen harremana kontatzeko eskatu diogu Luistxo Fernandezi; eta detaile guztiak kontatu dizkigu bideo honetan: noiz izan zuen lehenengo kontaktua sarearekin nola egiten zuen lan kazetari bezala modemak eta telefonoak konektatzeko erabiltzen zirenean nolakoa zen joan zen gizaldiko kazetaritza analogikoa Eginen eta Euskaldunon Egunkarian eta beste gauza asko ere! Elkarrizketa bere osotasunean ikus-entzun nahi baduzu, ikusi bideoa; eta zehazt mehatz irakurtzeko jo DOCSera. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=qhnnlCVXzpo]

Nork bere abotsa

Nork bere abotsa

Lusitxo Fernandezen Gomendioak Zortzigarren Lurraldean ibiltzeko 3 minututan laburtu ditugu. CodeSyntaxeko leizean elkarrizketatu genuen Luistori jende gazteari eta web surfari berriei aholku batzu emateko eskatu genion eta hauxe esan zigun: Nork bere abotsa eukitzea da inportantea Interneten; eta modurik errezena gaur egun, Twitter da, interakzio maila bat izateko. Baina sare sozialen ondoren, bloga da bigarren pausua, zure abotsa Interneten izateko. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=aCc8i7nqeDQ]

Linux zer da?

Linux zer da?

Software librearen bihotza Linux da: “Linux ordenagailurako nukleo libre baten izena da. Software librearen nahiz kode irekizko garapenaren adibiderik entzutetsuena da. Beste alde batetik GNU/Linux deritzoguna dago, honek kernelari eta bere aplikazioei egiten die erreferentzia eta hau da SEaren izen egokia.” (wikipediaren sarrera) Zenbait distribuzio daude, ezagunen artean hauek: Debian eta bere bertsio humanizatua Ubuntu, Mark Shuttleworthtrong-en Canonical Ltd enpresaren dirulaguntzaz argitaratuta, Hegoafrikako Ubuntu kontzeptutik datorrena “besteekiko humanitatea”. OpenSuSE Mandriva Fedora Core Red Hat