Galdakao Kantarik 8 urte
Galdakao Kantari ekimen kultur-musikalak 8 urte betetzen ditu 2024ko Apirilean. 2016ko Apirilaren 15ean jaio ginen (Geuria aldizkarian islatu ebenez), aurten 8 urte betetzen ditugu, eta ospatu gura dogu, Galdakaoko (eta inguruko musikariak baita) animatzen diren kantazale guztiekaz. Plana hauxe da:* Mugurun hasten gara 8ak inguruan (El Ingles taberna aurrean)* Zamakoara hurbiltzen gara 8:30ak aldera (Farmazia aurrean)* Santi Brouard plazara joaten gara 9:15 direnean (Kerren taberna aurrean)Eta euria danean, aterpea bilatzen dogu Urki Kalean.Zer kantatzen dogun? Euskarazko betiko abestiak (dan-danok dakiguzan…