Browsed by
Etiketa: ueu

IEB2013.ko laburpen mugikorra

IEB2013.ko laburpen mugikorra

IEB2013an, hau da, Informatikari Euskaldunen Bilkuraren 2013ko jardunaldia Donostiako Miramonen ospatu da. Aurten informatika eta sakelako telefonoak izan dira mintzagi nagusia, inguruan izan da, 250 pertsona inguru elkartuz. Aukera aparta izan dugu euskaldun peto-petoak aurkitzeko eta aspaldiko ezagun & lagunak agurtzeko. Eta bukaeran Iñaki Alegria (UPV-EHUko dekano-ordea) eta  Gorka Julio “Teketen” Talaios-eko kidea, elkartu ditugu laburpen moduko bat egiteko. Hona hemen ikuspuntuak eta iritziak, patxaraz adierazita, jardunaldiaren bukaeran. Mila esker antolatzaileoi eta Iñaki & Gorkari 😉

Zer da komunikazioa?

Zer da komunikazioa?

Hitz polisemiko hau definitzen laguntzeko Wikipediara jotzen dugu, Josi Basterretxearen liburu batetik ateratako definizioa aurkitzeko: “Komunikazioak amankomunean jartzea esan nahi du. Latinean du bere jatorria, communicare hitzetik dator, alegia, elkarrekin parte hartu, edo harremanetan jarri adierazi nahi zuten erromatarrek hitz honekin. Pertsonen arteko ezinbesteko ekintza da: pertsona izateko eta gizartean bizi ahal izateko.” Hona hemen kontzeptua ulertzen laguntzeko mapa: BASTERRETXEA IRAKASLEAREN DEFINIZIOA J.I. Basterretxea EHUko irakasleak honela definitzen du Kultur Aniztasunari buruzko bere liburuaren hasieran (Kultura Aniztasuna eta Gizarte-Komunikazioa, Bilbo,…

Read More Read More