ZINEBI66 HASTERA DOA
ZINEBI66 Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 8an Arriaga Antzokian hasiko da: Aurtengo edizioan 132 film proiektatuko ditu; filmok 44 herrialde ezberdinetakoak dira.
Sail Ofizialak 60 film hartuko ditu: 9 film luze eta 51 film labur. Horietatik 59 Bilbon ospatuko da Estatu osorako estreinaldia. 9 opera prima programatu dira, eta horietako bat — “Itoiz udako sesioak” — Gijongo Zinemaldiarekin partekatutako mundu mailako estreinaldia izango da.
Aurtengo edizioan, besteak beste, Tamara García, Iratxe Fresneda edo Andrés Juradoren azken lanak ikusi ahal izango dira.