Browsed by
Hilabetea: azaroa 2016

ARANTZABELA

ARANTZABELA

Gasteizko Arantzabela Ikastolak DIGCOMPORG jardunaldian partekatu du bere ikastetxeko proiektua Konpetentzia Digitala lortzeko eta IKTak lantzeko. Karmele Garciak Arantzabelan egin duten lana eta lortu duten esperientzia azaldu du @EasoPoliteknikoak antolatu duen #DIGCOMPORG jardunaldian.  Post honetan Berritzegune Nagusiak argitaratu duen bideoa txertatzeun dugu @bnagusiaren materialak CC-by-SA direlako

DIGCOMPORG

DIGCOMPORG

Azaroaren 15ean Donostiako Easo Politeknikoan Erakundeen Gaitasun Digitalaren Markoa aurkeztu da: DIGCOMPORG edo DIGital COMPetence of ORGanizations. Jardunaldian ideia nagusien azalpena, markoaren arrazoiak eta zehaztasunak eta 3 esperientzia aurkeztu ziren: Arantzabela Ikastola, Koldo Mitxelena Institutua eta Tolosa BHI. Bukaeran Iñigo Balerdirekin #videotwit labur baten, marko honen abantailak laburbildu genituen. Hona hemen @ibusg-en hitzak.

Euskarabildua

Euskarabildua

Zorte ONa izan dugu aurten ere Euskarabilduaren jardunaldian parte hartzen: Bat, Bi, Hiru, Lau…BOSgarren aldiz deitu gaituzte antolatzaileok eta ehundaka euskaltzale eta komunikariak elkartu gara San Telmo Museoan. ETBko Ahoz Aho saioan aurreratu zuen bezala “Sarritan komunikazioaren inguruko jarduna marketin parametrotan mugitzen dela esan zuen eta kasu askotan kanpainek ez dutela azken helburua betetzen; hau da, norbanakoarengan nolabaiteko aldaketa eragitea, dela jokamoldeetan, iritzietan edota ohituretan.” Eli Pomboren esanetara Komunikazio emozionala izan dugu izpide egun osoan zehar. Bukaeran dozena t’erdi puntutan…

Read More Read More

DigitAHALdunak

DigitAHALdunak

DigitAHALdun ala Digitalki AHALdunak izatea ezinbestekoa al da gaur egun? Galdera honi erantzuten saiatu naiz BINKE! hilabetekarian, Galdakaon euskaraz argitaratzen den aldizkarian. Brimillagarren urteotan egon leike DIGITALKI KONPETENTEA izan barik eta kaletik ibili trankila-mentean? Izenburua irakurtzean pentsatu duzu kirol denda batek esponsorizatutako artikulu bat izango zela ezta? Edo akaso Korrikaren edizio berri bat martxan jartzen ari garela… EZ, ez da hori. Kontua da azken urteotan hezkuntza esparruan eta lanerako prestakuntza iraunkorraz arduratzen diren entitateetan KONPETENTZIA DIGITALA gai garrantzitsua dela, ikas-arloetan…

Read More Read More