DigitAHALdunak

DigitAHALdunak

DigitAHALdun ala Digitalki AHALdunak izatea ezinbestekoa al da gaur egun? Galdera honi erantzuten saiatu naiz BINKE! hilabetekarian, Galdakaon euskaraz argitaratzen den aldizkarian. Brimillagarren urteotan egon leike DIGITALKI KONPETENTEA izan barik eta kaletik ibili trankila-mentean?

Izenburua irakurtzean pentsatu duzu kirol denda batek esponsorizatutako artikulu bat izango zela ezta? Edo akaso Korrikaren edizio berri bat martxan jartzen ari garela…

EZ, ez da hori. Kontua da azken urteotan hezkuntza esparruan eta lanerako prestakuntza iraunkorraz arduratzen diren entitateetan KONPETENTZIA DIGITALA gai garrantzitsua dela, ikas-arloetan eta pertsonak euki behar dituen gaitasunen artean.

Eta konpetentzi hau ikasteko eta praktikatzeko, bizitza osoan egin ditugun gauzak baino ez direla behar; baina modu antolatu baten eta ingurune digitaletan:

  1. Informazioa bilatu
  2. Ikasitakoa ONdo antolatu
  3. Ekoiztu “objektu digitalak” ikasitakoarekin
  4. Segurtasunez jokatu Nortasun Digitala zainduz
  5. Problemei aurre egiteko zer egin behar dugun jakin

Zer esan nahi du honek? Den-denok gai garela mundu digitalean mugitzeko, lan egiteko, gure ekoizpenak egiteko, eta harremanak izateko ere.

Nire iritzia eta aholkua? Konzienteak izan gaitezen eta modu antolatu baten garatu dezagun gure konpetentzia Digitalki ere AHALdunak izan gaitezen!

PROPOSAMEN BAT

Amaia Arroyo irakaslea IKTetan espezializatua, IKT on Hezkuntza-aholkularitzako  arduradun pedagogikoak, Donostian ospatu dugun Konpetentzia Digitalari buruzko Udako ikastaro batean DigitAHALdunak izateko bide bat azaltzen digu: Gure PLEa edo Norkbere Ikasteko Alorra antolatzea.

Animatu zaitez zeu ere zeure ikasketa antolatuz digitAHALduna izaten!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude