Galdutako Udabarria eskura
Galdakaoko Oroimen Historikoa berreskuratzeko, duela 10 urte, hau da 2007an, hasi nintzen informazioa bilatzen, lekukoak elkarrizketatzen eta historian sakontzen. Jarraian aditu batzuk topatu eta beraien ikuspegiarekin osotu, nire jakituria eta kontakizuna ere. NONDIK DATOR GUZTI HAU? Ni txikia nintzela, amama Matearen etxera joaten nintzen sarri, Tximelarrera; eta berak gerra-denboran gertatutakoak kontatzen euskuzan, ixuldu ezinik. Berak bi seme bikotxak galdu zituen urte haietan: nire aitaren anai bi. Eta abioak hirunaka bonbak botaten etorri zireala entzuten nuenean, ipuin bat zela uste nuen…