Galdutako Udabarria eskura

Galdutako Udabarria eskura

Galdakaoko Oroimen Historikoa berreskuratzeko, duela 10 urte, hau da 2007an,  hasi nintzen informazioa bilatzen, lekukoak elkarrizketatzen eta historian sakontzen. Jarraian aditu batzuk topatu eta beraien ikuspegiarekin osotu, nire jakituria eta kontakizuna ere.
Generador de Códigos QR Codes
NONDIK DATOR GUZTI HAU?

Ni txikia nintzela, amama Matearen etxera joaten nintzen sarri, Tximelarrera; eta berak gerra-denboran gertatutakoak kontatzen euskuzan, ixuldu ezinik. Berak bi seme bikotxak galdu zituen urte haietan: nire aitaren anai bi. Eta abioak hirunaka bonbak botaten etorri zireala entzuten nuenean, ipuin bat zela uste nuen nik 8 urtekin: letxeroa goizetan, moskitoak bueltaka eta kanpaiak joten ebezanean… errefugiora joaten ginetzezan... Niretzat ipuin modukoak ziren.

IKUSENTZUNEZKO KARRERA

Baina 50 urteetara hurbiltzen hasi nintzenean, kazetaritza fakultatera joan nintzenean, dokumental bat egin behar nuela jakinarazi zidatenean irakasleek…. nire amonaren kontakizuna eotri zitzaidan burura. Eta blog baten idazteko, gerra zibilaren istorioak biltzeari ekin nion. 80 urte inguruko jendea bilatu eta Pedro Jugo, Maria Luisa Bilbao, Felipe Ealo, Bittor Atxutegi…. Mari eta Bitori Yurrebaso aizpak, Claudio Busquet, Antonio Zabala, Jose Larrea eta Libe Asua topatu nituen.

Danak bizirik eta burua bere lekuan ondo jarrita zeukaten: eta euren istorioekin  osatu nuen kontakizuna.

Apirilaren 9an
Victorren urtebetettzea

Aipamen berezia egin nahi diot Victor Bengoetxeari, argina zana eta Altamirako baserritar jatorra. Bera Apirilaren 9koa zen eta bere urtebetetze egunean bonbardatu zuten Galdakao, inoiz baino gogorrago: Gernikako Bonbardaketa prestatzen ibiliko ziren seguruenik.

Eta guzti hauen kontakizuna abersateko, hainbat adituren ikuspuntua: Gernika Gogoratuz taldeko Mireia Uranga, EHUko historia irakaslea den Joseba Agirreazkuenaga, Frunizeko abadea den Txabi Ikobaltzeta, eta Eusko Legebiltzarreko parlamentaria izan zen Txomin Aurrekoetxea eta Abertzaletasunaren Museoko Iñaki Goiogana.

Ikusentzunezko Komunikazioaren karrerako 5 asignatura aprobatzeaz gain, dokumental hau osotu nuen 2011an; gaur egun bir-masterizatu egin dut eta FULL HD kalitatean ikus dezakegu Youtuben; eta DVDak Galdakaoko liburutegi publiko guztietan eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude