Imanol Urbieta musikaria

Imanol Urbieta musikaria

Kontxi eta Imanol Gernikan
Kontxi Aizarna eta Imanol Urbieta 2015ean

Imanol Urbieta musikaria aspaldi ezagutu nuen eta pertsona ONa eta bihotz handikoa zela konturatu ere. Euskaldun peto-petoa eta irudimenez beteriko pertsona, musika sortzeko gaitasun berezia zeukana.

Bere ondoan Kontxi ezagutu nuen ere: bere inguruan dantzan, bere abestien erritmoa markatzen, musika ikasteko pedagogia eta euskara bideratzeko modua errazten.  Bikote paregabea osotzen zuten Kontxik eta Imanolek.

IMANOL URBIETA

Wikipedian nahiko ONdo deskribatzen dute Imanolen bizitza eta ekoizpena:

Imanol Urbieta 1934an jaio zen Zarautzen. Txistua jotzen zuen eta pianoa ere hamabi urtekin Arrillaga gozotegian piano kontzertuak ematen zituela. Zarauzko udal bandan klarinetea jotzen zuen, 14 urterekin Arantzazura joan zen arte.

1959an Zarauzko Modelo aretoan haur kantarien lehen agerpena antolatu zuen.

Aurrezki Kutxan lanean egon zen, 1970ean Erromara joan arte, ikastera; bueltan Zarauzko ikastolan hasi zen lanean, irakasle eta zuzendari. Zarauzko ikastolan ezagutu zuen Kontxi Aizarna. Baina irakasle aritu zen ere Antoniano eta La Sallen.

Ikastolan aritu ostean musika eskola ireki zuen.  1967an bere lehen diskoa grabatu zuen: Haur kantariak. Ondoren Haur Kantarien Birlorak etorriko ziren (4 disko), eta Xirula Mirula musika eskolak Zarautzen, Donostia eta Hernanin. 1980ko hamarkadan ikasmateriala ekoiztu zuen: Xixupika, Txalopin txalo eta Lau katu eta danbor bat liburuak. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin kolaboratu zuen musika curriculua sorzen, gaixotu zen arte. 2016ko irailaren 28an hil zen, ibilbide oparoa bidean utzita.

KONTXI AIZARNA

Kontxi Imanolen bikotea zen, musikan eta bizitan. Aizarnan jaio zen 1958an, eta Zarauzko ikastolan hasi zen lanean 19 urterekin. Irakaslea eta musika-pedagogoa izan da ogibidez. Bizitza osoa eman du haurrekin eta musikarekin lanean, Imanol Urbieta musikariarekin. 1983an Xirula Mirula musika eta pedagogia eskola-laborategia sortu zuten, eta han ibili zen eskolak ematen, kanta berriak haurrekin esperimentatzen, koordinazio-lanak egiten, grabazio-teknikari gisa…

Abesti asko eta asko egin zituzten Euskalerriko haurrek aise ikasten zituztenak eta gaur egun imaginario kolektiboko parte direnak; horien artean: Behin betiko, Jon Braun, Ran Rober Ran, Txiki, txiki, txikia, Mac Mikel, Astoa ikusi nuen, Bakarrik eta Libre, Behin batean ihes, Jolasean nenbilen, Kalera, kalera, Txantxibirin, txantxibirin, Txoria nintzela… eta beste pilo bat. Euskal Herri askotan omenaldiak izan eta izango dira Imanol Urbieta oroitzeko. Galdakaon Urriak 21ean egingo diogu KANTARI, nola ez! Ondoko bideoa Urriaren 1ean Bilbon egin zioten ekitaldian grabatuta dago.

AITORTZA: Testuak Euskal Wikipedian oinarrituta daude, argazkia Kontxi Aizarnarena da eta bideoak Bilbon egindako omenaldian grabatuta.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude