Browsed by
Etiketa: Derio

GABON eta URTEBARRI ON

GABON eta URTEBARRI ON

Mikel Zarateren ahotsa gogoratuz zoriONdu nahi zaituet, SOLstizio ON bat gozatu eta gau ON ONak igaro ditzazuen 2022 urtea amaitu eta berriari hasiera ematen diogun artean. Bideoan 1967ko grabazio bat entzungo dugu, Lejarrenen grabatuta, ZARATE familarekin. 40 urte bete ziren ekitaldirako egin nituen grabaketak azaltzen dira, Mikelen hainbat lagunen desio onak bilduz. ZoriONtsu bizi!!

Martxoaren 19an Miguel Jose Zarateren santua

Martxoaren 19an Miguel Jose Zarateren santua

1933. urtean Errepublika garaian, jaio zanean MIKEL ipini eutsoen izena gure Lezamako lagunari. Baina Gerra Zibilaren Miguel José gainidatzi eben agintari fankistok bere jaiotze erregistroan: el mismo nombre que a su padre, pero al revés… ¡para que no se confundan! agindu ei eben fazistok. Zorionez edo tamalez, bere balizko santua ospatzeko… San José egunean egun ON bat izan daitekela uste dot. Erderazko izena be topatu dot 1976. urteko nire COU-ko noten espedientean: neure tutorea Miguel Zarate izan zalako paper ofizialetan…

Read More Read More