HAMARgarren dokumentala

HAMARgarren dokumentala

ZINEBI65ean estreinatu berri dugun WikiEmakumeOK DOnKumentala pantaila handian ikusi eta gero, ATZERA begiratzen hasi niz eta… konturatu naiz HAMARgarrena dela! Ez da gutxi ezta?

Azken urteetan pertsona ezberdinekin komentatu dut nire azken dokumentala, estreinatu dut doku berri bat… eta galdera hau izaten da: Baina bat baino gehiago egin duzu?
Eta jakina, nik baieztatu egiten dut esanez, nire aspaldiko afizioa dela dokumentalgintza: nire burua dokumentalista monoparental bezala definitzen dudala.

ORAIN ARTEKO DOKUMENTALAK
2007. urtean Arriagan bertan ikusi genuen Abentura Antzokian: Paseo por el Arriaga Lluis Pasqualen gidaritzarekin, ZINEBI 49 estreinatua.
2009 Galdutako Udabarria: documental sobre la Guerra Civil en Galdakao. Eta 2017. urtean Full HD kalitatean berredidatuta izenburu honekin: Galdutako Udabarria Plazakoetxeko Bonbardaketa 1937)
2011 Internet desde Bilbao by Aprendices: historia de Internet contada por usuari@s de tecnología desde Bilbao. Sarean eta lagunekin partekatu nuen, inongo festibaletan proiektatu ez zutelako.
2013 Crónica Errante de Nestor Basterretxea, bere txikitako gertakizun batean oinarrituta. Urte horretan ZINEBI 55ena estreinatu genuen.
2014an Magister in Memoriam homenaje a los 3 maestros de Zalduondo fusilados en Otsoportillo-Urbasa en 1936. Aukera izan genuen ZINEBI 56an estreinatzeko 3 maixuen familikoekin batera. Bi urte beranduago, 2016an, Magister in Memoriam 1936-2016 berreditatu nuen: gertakizunaren 80garren urteurrenean)
2020 Mikel Zarate Bihotz Zabaleko Ameslaria dokumentala ZINEBI 62an estreinatu genuen pandemiaren neurri guztiak beteta: aforoa, maskarillak, distantziak… Baina pozgarria zian zen bere lagun, ezagun eta familikoekin Arte Ederretako museoan ikustea.
2021. urtean El Tesoro de Benito dokumentala egin eta ZINEBI 63an estreinatu genuen, Lekeitioko apaiz honen filmografia errepasatuz, Jose Julian Bakedanoren galderei erantzunez.
2022an Benitoren Bizitza: maitasunaren indarrez Lekeitioko Zinebileran estreinatu genuen, Naia Muñoz Muruaren galderei erantzunez, Benitok bere bizitzako bizipenak eta erabakiak azaltzen ditu.
2023an GalateaBot: Soriako Mujerdoc festibalean estreinatua 2023ko Martxoan
2023an baita, WikiEmakumeOK DOnK ZINEBI 65ean estreinatu genuen, Bertoko Begiradak atalean; baita euskal kulturaren plazarik handienean, DA58an, ikusentzunezkoak azaltzeko antolatzen den IRUDIENEA ekimenaren barruan, Durangoko Azokan proiektatu genuen azpititulu elebidunekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude