Browsed by
Kategoria: euskara

ARANTZABELA

ARANTZABELA

Gasteizko Arantzabela Ikastolak DIGCOMPORG jardunaldian partekatu du bere ikastetxeko proiektua Konpetentzia Digitala lortzeko eta IKTak lantzeko. Karmele Garciak Arantzabelan egin duten lana eta lortu duten esperientzia azaldu du @EasoPoliteknikoak antolatu duen #DIGCOMPORG jardunaldian.  Post honetan Berritzegune Nagusiak argitaratu duen bideoa txertatzeun dugu @bnagusiaren materialak CC-by-SA direlako

DIGCOMPORG

DIGCOMPORG

Azaroaren 15ean Donostiako Easo Politeknikoan Erakundeen Gaitasun Digitalaren Markoa aurkeztu da: DIGCOMPORG edo DIGital COMPetence of ORGanizations. Jardunaldian ideia nagusien azalpena, markoaren arrazoiak eta zehaztasunak eta 3 esperientzia aurkeztu ziren: Arantzabela Ikastola, Koldo Mitxelena Institutua eta Tolosa BHI. Bukaeran Iñigo Balerdirekin #videotwit labur baten, marko honen abantailak laburbildu genituen. Hona hemen @ibusg-en hitzak.

Euskarabildua

Euskarabildua

Zorte ONa izan dugu aurten ere Euskarabilduaren jardunaldian parte hartzen: Bat, Bi, Hiru, Lau…BOSgarren aldiz deitu gaituzte antolatzaileok eta ehundaka euskaltzale eta komunikariak elkartu gara San Telmo Museoan. ETBko Ahoz Aho saioan aurreratu zuen bezala “Sarritan komunikazioaren inguruko jarduna marketin parametrotan mugitzen dela esan zuen eta kasu askotan kanpainek ez dutela azken helburua betetzen; hau da, norbanakoarengan nolabaiteko aldaketa eragitea, dela jokamoldeetan, iritzietan edota ohituretan.” Eli Pomboren esanetara Komunikazio emozionala izan dugu izpide egun osoan zehar. Bukaeran dozena t’erdi puntutan…

Read More Read More

DigitAHALdunak

DigitAHALdunak

DigitAHALdun ala Digitalki AHALdunak izatea ezinbestekoa al da gaur egun? Galdera honi erantzuten saiatu naiz BINKE! hilabetekarian, Galdakaon euskaraz argitaratzen den aldizkarian. Brimillagarren urteotan egon leike DIGITALKI KONPETENTEA izan barik eta kaletik ibili trankila-mentean? Izenburua irakurtzean pentsatu duzu kirol denda batek esponsorizatutako artikulu bat izango zela ezta? Edo akaso Korrikaren edizio berri bat martxan jartzen ari garela… EZ, ez da hori. Kontua da azken urteotan hezkuntza esparruan eta lanerako prestakuntza iraunkorraz arduratzen diren entitateetan KONPETENTZIA DIGITALA gai garrantzitsua dela, ikas-arloetan…

Read More Read More

Imanol Urbieta musikaria

Imanol Urbieta musikaria

Imanol Urbieta musikaria aspaldi ezagutu nuen eta pertsona ONa eta bihotz handikoa zela konturatu ere. Euskaldun peto-petoa eta irudimenez beteriko pertsona, musika sortzeko gaitasun berezia zeukana. Bere ondoan Kontxi ezagutu nuen ere: bere inguruan dantzan, bere abestien erritmoa markatzen, musika ikasteko pedagogia eta euskara bideratzeko modua errazten.  Bikote paregabea osotzen zuten Kontxik eta Imanolek. IMANOL URBIETA Wikipedian nahiko ONdo deskribatzen dute Imanolen bizitza eta ekoizpena: Imanol Urbieta 1934an jaio zen Zarautzen. Txistua jotzen zuen eta pianoa ere hamabi urtekin Arrillaga…

Read More Read More

Ikasteko & Irakasteko PLEa

Ikasteko & Irakasteko PLEa

Ikasleak ikasteko eta irakasleak irakasteko, irakasleok ikasteko eta ikasleoi ikasketa errezteko #PLE-a edo Pertsonal Learning Environment. Euskaraz NIA edo Nork-bere Ikasteko Alorra ere deitu izan zaio. Deitura baino garrantzitsuagoa KONTZEPTUA da baliotsuena: Pertsona bakoitzak BERE ikasteko modu berezia duela, eta hori antolatzeko behar dugu Kontzientzia izan gure nortasunaz eta ikasteko moduaz NOLA ikasten dugun hobeto pentsatu NOREKIN/norengandik ikasten dugu, ZE BIDE/baliapide erabiliz Udako Ikastaroan David Alvarezen azalpenetan oinarrituta Josi Sierrak azalpen hau eman zuen, AURKEZPEN honen laguntzarekin (Conecta 13ko @balhisay.ren…

Read More Read More

Euskal IrakasleON Sarea

Euskal IrakasleON Sarea

Donostian bukatu berria da Udako Ikastoren barruan, Ikasle eta Irakasleen Konpetentzia Digitala garatzeko ikastaroa, sarean #eDIGCOMP izenaz ezaguna. Eta euskaraz lan egiteko SAREA beharrezkoa dela adierazteko MANIFESTU bat ezagutzera eman dute, Euskaraz lan egiten duten IrakasleON Sarea bultzatzeko. Honela dio: http://www.youtube.com/watch?v=-tNUqJPk22E Donostiako Miramar Jauregian, 2016ko Uztailaren 20an, Udako ikastaroaren amaieran, #DSS2016an Europako Kultur Hiriburuan, MANIFESTU hau egiten dugu, bertan parte hartu dugun irakasleok: Euskal Herrietako eskola, ikastola, institutu eta ikastetxeetan ikasleen konpetentzia digitala garatu nahi dugu, XXI. gizaldiko gazteak oinarrizko…

Read More Read More

Euskal Jakintza Digitala

Euskal Jakintza Digitala

Zortzigarren Lurraldea eraikitzen joateko bururatzen zaidan modurik onena hauxe da: Euskal Jakintza Digitala areagotzea, Konpetentzia digitala aberasten, hobetzen, garatzen, erabiltzen… Hau da #8gnLURaldea.n,  biztanleak izan daitzen Konpetente…. Digitalmente! TXAPELA BURUAN IBILI MUNDUAN? Esaera horrek ez digu balio lurralde berri honetarako, zeren eta espazio digital birtual berri honetan burua ere digitalki ondo orraztuta eraman beharko dugu: gure gaitasun guztiak erakutsi beharko ditugu, kultura digital honetan ere KONPETENTE garela adierazteko: KonpeTENTE…. Digital….MENTE! EUSKAL JAKINTZA Maite Goñiren azalpenak (@euskaljakintza)jarraituko ditugu ikasle nahiz irakasle,…

Read More Read More

Konkistatzeko lurraldea?

Konkistatzeko lurraldea?

Zortzigarren lurraldea eraikitzen ari gara euskaldun guztion artean. Baina… Konkistatu behar al dugu lurralde hori? Josu Walinok BERRIAn idatziberri duenez, “Euskara biziberritzeko erronka berrien inguruko hausnarketa abiatzean, ezin Internet eta komunikazio digitalak alde batera utzi (…) XXI. mendeko komunikazioak sarea du ardatz, eta hizkuntza bat bertan egotea ez da nahikoa haren desagerpen digitala ekiditeko. Sarea komunikazioa da, hizkuntzen erabilera aktiboa bultzatzen duten sare sozial eta komunikazio digitalek gidatutako komunitate erraldoiaren jarduna.” KONKISTATU ala ELKARREKIN ERAIKI? Josuren testuan kontzeptu horren sortzailearen…

Read More Read More

Euskarabildua jardunaldian

Euskarabildua jardunaldian

Azaroaren 6an San Telmo Museoan ikus-entzun gai #euskarabildua jardunaldian: eskema hau erabiltzen dugu hitz egiten hasteko: http://cmapserver.unavarra.es/rid=1ND904KQK-FNFLYL-60F/PLEikasirakasteko.cmap [googleapps domain=”docs” dir=”presentation/d/1-FJnfBMgMybVYQeSyeLTVG3_Li-SNF1vW6EBdPRL1bA/embed” query=”start=false&loop=false&delayms=3000″ width=”960″ height=”400″ /] Reyes Pradosen Bideoa: http://youtu.be/40c6XroBHM0 https://docs.google.com/presentation/d/1-FJnfBMgMybVYQeSyeLTVG3_Li-SNF1vW6EBdPRL1bA/pub?start=true&loop=true&delayms=5000