Browsed by
Kategoria: komunikazioa

Agurtzane DigitAHALdun

Agurtzane DigitAHALdun

Agurtzane Emaldi, Etxebarriko udalean euskara teknikaria dena, #DigitAHALdun sentitzen da Interneti esker erantzun azkarra eta argia zehaztasunez lortu ahal izateen dugulako; eta abantaila handia dela uste du, lanean eta maila pertsonalean ere bai. Baina erabilera horrek ematen duen animoak eta inpultsoak gehiegi pentsatu gabe erablitzera bultzatzen gaitzakeela ikusten du; eta kontzientziazio gehiago beharko genuke pentsatzeko ZERTARAKO erabiltzen dugun #DigitAHALduntze hori. Hona hemen bere elkarrizketa: halako gehiago ikus-entzun-pentsatu nahi baduzu jo #8gnLUR aldearen kanalera Youtuben.

DIGCOMPORG

DIGCOMPORG

Azaroaren 15ean Donostiako Easo Politeknikoan Erakundeen Gaitasun Digitalaren Markoa aurkeztu da: DIGCOMPORG edo DIGital COMPetence of ORGanizations. Jardunaldian ideia nagusien azalpena, markoaren arrazoiak eta zehaztasunak eta 3 esperientzia aurkeztu ziren: Arantzabela Ikastola, Koldo Mitxelena Institutua eta Tolosa BHI. Bukaeran Iñigo Balerdirekin #videotwit labur baten, marko honen abantailak laburbildu genituen. Hona hemen @ibusg-en hitzak.

Euskarabildua

Euskarabildua

Zorte ONa izan dugu aurten ere Euskarabilduaren jardunaldian parte hartzen: Bat, Bi, Hiru, Lau…BOSgarren aldiz deitu gaituzte antolatzaileok eta ehundaka euskaltzale eta komunikariak elkartu gara San Telmo Museoan. ETBko Ahoz Aho saioan aurreratu zuen bezala “Sarritan komunikazioaren inguruko jarduna marketin parametrotan mugitzen dela esan zuen eta kasu askotan kanpainek ez dutela azken helburua betetzen; hau da, norbanakoarengan nolabaiteko aldaketa eragitea, dela jokamoldeetan, iritzietan edota ohituretan.” Eli Pomboren esanetara Komunikazio emozionala izan dugu izpide egun osoan zehar. Bukaeran dozena t’erdi puntutan…

Read More Read More

DigitAHALdunak

DigitAHALdunak

DigitAHALdun ala Digitalki AHALdunak izatea ezinbestekoa al da gaur egun? Galdera honi erantzuten saiatu naiz BINKE! hilabetekarian, Galdakaon euskaraz argitaratzen den aldizkarian. Brimillagarren urteotan egon leike DIGITALKI KONPETENTEA izan barik eta kaletik ibili trankila-mentean? Izenburua irakurtzean pentsatu duzu kirol denda batek esponsorizatutako artikulu bat izango zela ezta? Edo akaso Korrikaren edizio berri bat martxan jartzen ari garela… EZ, ez da hori. Kontua da azken urteotan hezkuntza esparruan eta lanerako prestakuntza iraunkorraz arduratzen diren entitateetan KONPETENTZIA DIGITALA gai garrantzitsua dela, ikas-arloetan…

Read More Read More

Euskal Jakintza Digitala

Euskal Jakintza Digitala

Zortzigarren Lurraldea eraikitzen joateko bururatzen zaidan modurik onena hauxe da: Euskal Jakintza Digitala areagotzea, Konpetentzia digitala aberasten, hobetzen, garatzen, erabiltzen… Hau da #8gnLURaldea.n,  biztanleak izan daitzen Konpetente…. Digitalmente! TXAPELA BURUAN IBILI MUNDUAN? Esaera horrek ez digu balio lurralde berri honetarako, zeren eta espazio digital birtual berri honetan burua ere digitalki ondo orraztuta eraman beharko dugu: gure gaitasun guztiak erakutsi beharko ditugu, kultura digital honetan ere KONPETENTE garela adierazteko: KonpeTENTE…. Digital….MENTE! EUSKAL JAKINTZA Maite Goñiren azalpenak (@euskaljakintza)jarraituko ditugu ikasle nahiz irakasle,…

Read More Read More

Konkistatzeko lurraldea?

Konkistatzeko lurraldea?

Zortzigarren lurraldea eraikitzen ari gara euskaldun guztion artean. Baina… Konkistatu behar al dugu lurralde hori? Josu Walinok BERRIAn idatziberri duenez, “Euskara biziberritzeko erronka berrien inguruko hausnarketa abiatzean, ezin Internet eta komunikazio digitalak alde batera utzi (…) XXI. mendeko komunikazioak sarea du ardatz, eta hizkuntza bat bertan egotea ez da nahikoa haren desagerpen digitala ekiditeko. Sarea komunikazioa da, hizkuntzen erabilera aktiboa bultzatzen duten sare sozial eta komunikazio digitalek gidatutako komunitate erraldoiaren jarduna.” KONKISTATU ala ELKARREKIN ERAIKI? Josuren testuan kontzeptu horren sortzailearen…

Read More Read More

Euskarabildua jardunaldian

Euskarabildua jardunaldian

Azaroaren 6an San Telmo Museoan ikus-entzun gai #euskarabildua jardunaldian: eskema hau erabiltzen dugu hitz egiten hasteko: http://cmapserver.unavarra.es/rid=1ND904KQK-FNFLYL-60F/PLEikasirakasteko.cmap [googleapps domain=”docs” dir=”presentation/d/1-FJnfBMgMybVYQeSyeLTVG3_Li-SNF1vW6EBdPRL1bA/embed” query=”start=false&loop=false&delayms=3000″ width=”960″ height=”400″ /] Reyes Pradosen Bideoa: http://youtu.be/40c6XroBHM0 https://docs.google.com/presentation/d/1-FJnfBMgMybVYQeSyeLTVG3_Li-SNF1vW6EBdPRL1bA/pub?start=true&loop=true&delayms=5000

8gnLUR aldea aberastu

8gnLUR aldea aberastu

Zortzigarren Lurraldea aberasteko gonbite bat da hau: zeure ekarpenarekin aberastu dezakezu euskararen lurraldea Interneten 😉 PROZESUA Lan egiteko modua, honela laburtu dezakegu: Topatu gai interesgarri bat zuretzat edo/ta zure lagunentzat (Wikipedia lagun ona duzue horretarako) Grabatu bideo bat azalpenarekin: lagun bati, irakasle bati, pertsona ezagun bati Azalpena ulertzen lagundu dezaken adierazpen grafikoak grabatu bigarren bideo baten (irudiak, eskemak, kontzeptu mapak, eta abar) Igo bideo biak Youtubera CC lizentziarekin (birmoldatzeko aukera zabalduz) Editatu Youtuberen editorean: www.youtube.com/editor Sortutako bideo berria argitaratu eta…

Read More Read More

Euskararen jatorria

Euskararen jatorria

Hasier Etxeberriaren eskutik, Euskararen Jatorria filma ikusteko aukera izan dugu eitb.tv-n Baita Zuzeu atarian ere, kalitate handiz. Bertatik hartu dugu irudi hau, Hasierren kontakizun xamurrarekin jarraitu dezakezun dokumentala ikus-entzunahal izateko.

Nor da Joxe Aranzabal?

Nor da Joxe Aranzabal?

Euskal blogosfera hain ondo ezagutzen duen Joxe Aranzabal nor den jakin nahi izan dugu. Eta Joxeri berari eskatu diogu bere bizitzako oroimenak konpartitzeko: Eskola denboratik gogoratzen duena, Frankoren denboran zegoen beldurrarekin Batxilergoa ikasten ibili zenekoa, lehen kazetari lana egin zuenekoa Unibertsitatera joan zenekoa bere iritziak jendaurrean plazaratzen hasi zenean Oroimen guzti horiek konpartitzen ditu Zortzigarren Lurraldearekin bideo labur honetan (4:42 min) [youtube http://www.youtube.com/watch?v=i0clCogwv5I&w=640&h=390]