Euskarabildua
Zorte ONa izan dugu aurten ere Euskarabilduaren jardunaldian parte hartzen: Bat, Bi, Hiru, Lau…BOSgarren aldiz deitu gaituzte antolatzaileok eta ehundaka euskaltzale eta komunikariak elkartu gara San Telmo Museoan. ETBko Ahoz Aho saioan aurreratu zuen bezala “Sarritan komunikazioaren inguruko jarduna marketin parametrotan mugitzen dela esan zuen eta kasu askotan kanpainek ez dutela azken helburua betetzen; hau da, norbanakoarengan nolabaiteko aldaketa eragitea, dela jokamoldeetan, iritzietan edota ohituretan.”
Eli Pomboren esanetara Komunikazio emozionala izan dugu izpide egun osoan zehar. Bukaeran dozena t’erdi puntutan laburbildu ditu esatariak azaldu ziren gai nagusiak:
- Gardentasuna beharrezkoa dugu
- Teknologiak erabiliz konektatuko dugu: facebook, youtube, sare sozialak
- Ez da bilatu modu errazean komunikatu, mezu potenteak deskafeinatu gabe
- Jendea parte izaten asmatu behar dugu, atxekimendua lortzeko
- Beldurrik ez dugu sentitu behar, informazioa kontroletik AT egoteagatik
- Partehartzaileen esperientzia parte hartzaileen artean banatzean datza
- Irribarrea eta umorea erabiltzea, entretenituz informatuta egoteko bide ona da ere
- Ikusentzunezkoak paper garrantzitsua dute, biralak izateko ezaugarri bereziak dituztelako
- Txikitik handira eta behetik gora joteka komeni da
- Zuzeneko harremanetatik abitatuz, auzolanean komunitatea sortzen joan behar dugu
- Mezu hartzailearen hizkuntzan ematea komeni da, interpreteak erabiliz beharrezkoak direnean
- Ekintza kolektiboak antolatzea komeni da, espazio errealak erabiliz
- Crowdfounding erabiltzea beste modu batera pentsatzera eramaten gaituelako
- Komunikaziotik abiatuta, KULTURAri bultzada emateko, eta kulturaz baliatuz
- Mezu zuzenak eta modu garbian ematea ekintzara eramateko
- Kontakizun bisualak izatea: ikustearekin batera ulertzea komenigarria da
- Nazioartekotzea lokaletik kanpo gutaz hitz egin dezatela bultzatzeko
Hala ezbada (momentuz)…. HALA bedi etorkizunean! Eskerrikasko Euskarabilduaren antolatzaile eta partaideoi 😉