Martxoaren 19an Miguel Jose Zarateren santua
1933. urtean Errepublika garaian, jaio zanean MIKEL ipini eutsoen izena gure Lezamako lagunari. Baina Gerra Zibilaren Miguel José gainidatzi eben agintari fankistok bere jaiotze erregistroan: el mismo nombre que a su padre, pero al revés… ¡para que no se confundan! agindu ei eben fazistok.
Zorionez edo tamalez, bere balizko santua ospatzeko… San José egunean egun ON bat izan daitekela uste dot.
Erderazko izena be topatu dot 1976. urteko nire COU-ko noten espedientean: neure tutorea Miguel Zarate izan zalako paper ofizialetan behintzat. Eta Batxilergoa amaitzeko azken urteko “Libro de Calificación Escolar” ofizialean holantxe izenpetu eban.
Miguel José Derioko Seminariora abade ikasketak egiten joan zanean, irakasle bat baino gehiago topatu eban, gaztelerazko deitura gurago ebana. Bere ikaskideek kontatzen daben moduan, bereziki Jose María Iruretagoiena Aguirresarobe abadeak euskerazko deitura ez erabiltzeko, “llámenle Miguel José“ esaten eban ozen-ozen. Eta ikasle gazteek abesti herrikoi hau kantetan hasten ziren: “Jose Miguel…. Miguel Jose…”
Txantxa musikal horrek gero eta haserreago ipinten eban irakaslea, eta bere ikas-lagunek erderazko izena baino, gogo gehiagoz Mikel esatera animatzen ziran, egunetik egunera.
Kontu hori eta beste asko MIKELegaz40 dokumentalaren bigarren atal honetan ikusi daitekez: Miguel José Zarate Lejarraga abade izateko Derioko Seminariora joan zanekoa.