Browsed by
Etiketa: donostia

Euskarabildua Internet jasangarrirantz

Euskarabildua Internet jasangarrirantz

Euskarabildua 11. edizioan Mundu osorako Internet jasangarrirantz baterantza joateko jardunaldia ospatzen du 2021ko Urriaren 28an, galdera honi erantzuteko: Zenbat kutsatzen du like ❤️batek? Egitaraua euskarabilduaren orrian ikus dezakezuenez, hitzaldi interesgarriekin eta hizlari potenteekin osatu da:* Sandra Perez (Iametza) Zein da gure beste aztarna digitala?* Spideralex (Donestech) Por qué Sillicon Valley no nos salvará del cambio climático* Guatemalako kidea (Momentánea Ciberfeministas Guatemala) Momentánea… ¿estás ahí? una reflexión personal sobre el tiempo y los recursos* Kris De Decker (Low-tech magazine) How (not) to build a solar powered internet.*…

Read More Read More

DIGCOMPORG

DIGCOMPORG

Azaroaren 15ean Donostiako Easo Politeknikoan Erakundeen Gaitasun Digitalaren Markoa aurkeztu da: DIGCOMPORG edo DIGital COMPetence of ORGanizations. Jardunaldian ideia nagusien azalpena, markoaren arrazoiak eta zehaztasunak eta 3 esperientzia aurkeztu ziren: Arantzabela Ikastola, Koldo Mitxelena Institutua eta Tolosa BHI. Bukaeran Iñigo Balerdirekin #videotwit labur baten, marko honen abantailak laburbildu genituen. Hona hemen @ibusg-en hitzak.

Euskarabildua

Euskarabildua

Zorte ONa izan dugu aurten ere Euskarabilduaren jardunaldian parte hartzen: Bat, Bi, Hiru, Lau…BOSgarren aldiz deitu gaituzte antolatzaileok eta ehundaka euskaltzale eta komunikariak elkartu gara San Telmo Museoan. ETBko Ahoz Aho saioan aurreratu zuen bezala “Sarritan komunikazioaren inguruko jarduna marketin parametrotan mugitzen dela esan zuen eta kasu askotan kanpainek ez dutela azken helburua betetzen; hau da, norbanakoarengan nolabaiteko aldaketa eragitea, dela jokamoldeetan, iritzietan edota ohituretan.” Eli Pomboren esanetara Komunikazio emozionala izan dugu izpide egun osoan zehar. Bukaeran dozena t’erdi puntutan…

Read More Read More

Euskal IrakasleON Sarea

Euskal IrakasleON Sarea

Donostian bukatu berria da Udako Ikastoren barruan, Ikasle eta Irakasleen Konpetentzia Digitala garatzeko ikastaroa, sarean #eDIGCOMP izenaz ezaguna. Eta euskaraz lan egiteko SAREA beharrezkoa dela adierazteko MANIFESTU bat ezagutzera eman dute, Euskaraz lan egiten duten IrakasleON Sarea bultzatzeko. Honela dio: Donostiako Miramar Jauregian, 2016ko Uztailaren 20an, Udako ikastaroaren amaieran, #DSS2016an Europako Kultur Hiriburuan, MANIFESTU hau egiten dugu, bertan parte hartu dugun irakasleok: Euskal Herrietako eskola, ikastola, institutu eta ikastetxeetan ikasleen konpetentzia digitala garatu nahi dugu, XXI. gizaldiko gazteak oinarrizko Kultura…

Read More Read More

IEB2013.ko laburpen mugikorra

IEB2013.ko laburpen mugikorra

IEB2013an, hau da, Informatikari Euskaldunen Bilkuraren 2013ko jardunaldia Donostiako Miramonen ospatu da. Aurten informatika eta sakelako telefonoak izan dira mintzagi nagusia, inguruan izan da, 250 pertsona inguru elkartuz. Aukera aparta izan dugu euskaldun peto-petoak aurkitzeko eta aspaldiko ezagun & lagunak agurtzeko. Eta bukaeran Iñaki Alegria (UPV-EHUko dekano-ordea) eta  Gorka Julio “Teketen” Talaios-eko kidea, elkartu ditugu laburpen moduko bat egiteko. Hona hemen ikuspuntuak eta iritziak, patxaraz adierazita, jardunaldiaren bukaeran. Mila esker antolatzaileoi eta Iñaki & Gorkari 😉

1000 Gaurko Hitza

1000 Gaurko Hitza

Donostiako DOKA antzokian Maite Goñik Gaurko Hitzaren hirugarren urtemuga ospatu berri du. Lagun eta euskaltzalez inguratuta, telebistako aurkezle, idazle, kantari, blogari, wikilari… ekialdeko eta mendebaldeko mordo bat bildu zen euskaljakintzaren ekimen arrakastatsu hau ospatzeko. Haserko galdera, Mikel Iturriak egina hauxe da: Zortzigarren Lurraldean ibiltzeko mila hitz nahiko izango al dira ba? Bideo honetan ikus-entzun dezakezu baietz Maiteren hitzetan! (FaceBooken ere ikusgai dago) [youtube http://www.youtube.com/watch?v=-8ckqyDSdj8&w=640&h=360] KONTUTAN IZAN: Bideoaren iraupena 931 segundukoa da; eta 1.000 Gaurko Hitzak biltzen ditu 😉

Aurkezpen aberastua IEB2011-n

Aurkezpen aberastua IEB2011-n

Informatikari Euskaldunen Bilkuran, beste gai interesgarri eta lan fin askoren artean, 8gnLURld ere egon zen, aurkezpen aberastu batean. Jon Olano, Berriako kazetaria adi egon zen elkarrizketa mamitsu bat egiteko eta euskararen lurraldeari buruzko azalpenak eskatzeko. Olanoren hitzetan “Internetek, oro har, eta sare sozialek, zehazki, komunikatzeko erak eraldatu dituzte. Sarean egotea erronka bat izan daiteke, aukera berriei irekitako atea. UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkura egin zuten atzo Donostian. Bertan, euskara Interneten egotearen garrantziaz jardun zuen Josi Sierra…

Read More Read More