Aurkezpen aberastua IEB2011-n

Aurkezpen aberastua IEB2011-n

Informatikari Euskaldunen Bilkuran, beste gai interesgarri eta lan fin askoren artean, 8gnLURld ere egon zen, aurkezpen aberastu batean. Jon Olano, Berriako kazetaria adi egon zen elkarrizketa mamitsu bat egiteko eta euskararen lurraldeari buruzko azalpenak eskatzeko.

Aurkezpenaren argazkia Berrian
Aurkezpen Aberastua IEBn

Olanoren hitzetan “Internetek, oro har, eta sare sozialek, zehazki, komunikatzeko erak eraldatu dituzte. Sarean egotea erronka bat izan daiteke, aukera berriei irekitako atea. UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkura egin zuten atzo Donostian. Bertan, euskara Interneten egotearen garrantziaz jardun zuen Josi Sierra irakasle eta IKT aholkulariak. Zortzigarren Lurraldea izeneko ekimenean ari da lanean, eta atzo ezagutarazi zuen proiektua. «Ekarpen bat izan nahi du, adreilu txiki bat, harri bat gehiago, euskarak ziberespazioan eraiki behar duen etxea osatzeko».”

METAFORAREN SORTZAILEA AHOTAN

Euskaraz lan egin, aritu, nabigatu nahi duen jende guztiari irekita dagoen lurralde bat da Zortzigarren Lurraldea. Anjel Lertxundik arduraz ikusi zuen hemen lurraldetasuna asko zaintzen dugula, asko borrokatzen garela haren alde. 2005ean, ordea, Lertxundi konturatu zen Interneten euskararen presentziak ez zeukala entitate bat. Jabetu zen euskara Interneten egon badagoela baina ez zeukala inoren arreta, inoren zaintza. Orduan, zortzigarren lurraldearen metafora hori erabili zuen berak, bertsolari baten «gu gara zazpi probintzia» esanean oinarrituta. Interneten ikusgai egon nahi badugu sarean zerbait izan behar dugula pentsatu zuen Lertxundik, eta uste horretatik atera zuen berak zortzigarren lurraldearen ideia.

Bukaeran Olanok honela dio:”Finean, Internet guztion artean elikatzen dugun plataforma da. Bai, norberak bere lagunekin, lankideekin edo senideekin euskaraz elkarreragin dezake, eta sarean elkarrekintza horrek oihartzuna izatea da lortu behar duguna. Esaterako, .eus domeinuaren ekimenarekin antzeko helburu bat jarri dute mahai gainean; alegia, Interneten euskaraz ekoizten den material guztiari ikusgarritasuna ematea.”

Eskerrik asko kazetariari eta mila esker Berriari 8gn LURaldeari toki hori eta hitz horiek jartzeagatik! 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude