HAMARgarren dokumentala
WikiEmakumeok DOnK Josi Sierra dokumentalista monoparentalaren hamargarren dokumentala da.
WikiEmakumeok DOnK Josi Sierra dokumentalista monoparentalaren hamargarren dokumentala da.
WikiEmakumeOK DOnKumentala eta izen bereko taldearen ekimenak egutegi publiko batean azaltzen dira. Beraz:* Wikipedian editatu nahi duzulako edo * DOnKumentala ikusten wikilarien lana nola, zergatik, zertarako egiten den jakin nahi duzulako… KONTSULTATU eguna eta ordua! Eta bertara joan zaitez zure buru-bihotzean:* genero arrakala gutxitzeko asmorik bazenu* baita emakumeen ikusgarritasuna, mundu digitalean ere, * berdintasunaren alde egiteko* edo/ta zure jakituria areagotzeko eta * denbora (pixka bat) jartzeko gogorik baduzu! Ongi etorria izango zara, Durangon, Leioan, Arratian, Gasteizen, Artziniegan, Oiartzun… Kontsultatu egutegia…
Mentxu Ramilo Araujo wikilari apartak Espainiako Wikimediak Almerian Azaroaren 11tik 13ra ospatu dituen jardunaldietan Maripa Garaizabal durangar wikiemakumearekin egindako elkarrizketa bat partekatu zuen. MARIPA WIKILARI APARTAZelan definituko zenuke zeure burua? Pertsona arrunta, metodikoa, kuriositatea duena, langilea, aukeratutako bakardadea gustuko duena. Zelan heldu zinen Wikipediara? Irakaslea izanda, Wikipedian premia handia dagoela konturatuta, jubilatzean denbora apur bat horretan ematea pentsatuta nuen. Lankide izan zuen Marisa Barrenak egunero efemerideak bidaltzen zizkidan eta irakurri egiten nituen. Dinamizatzen duen Durangaldeko wikiemakumeok talderako gonbita egin zidan…
Angel Mari Unzueta abade euskaltzalea hil da 2020ko azaroaren 14an
8gnLUR aldea aberasteko proposamena Durangoko Azokan aurkezten da. Abenduaren 8an, Durangoko Azokan egiten den Kabia izeneko ekimenaren barruan, Tabu 10 saioan ezagutzera emango da Zortzigarren Lurraldearen ekimen berria: 8gnLUR aldea [googleapps domain=”docs” dir=”presentation/embed” query=”id=12iqBGAuR_0r7-JxG1dwCv5uDQ1_kozRzip1HkuycBHM&start=false&loop=false&delayms=3000″ width=”960″ height=”500″ /] BIDEOAK HODEIAN EGITEKO PROZESUA Mugikorrarekin grabatu eta Youtuben editatu daitezke bideoak, kamararik gabe eta programa garestirik barik: doako Web20 zerbitzuak erabiliz, euskara aberastuko dezakegu pausuok jarraituz: Aukeratu nahi duzun gaia: Wikipedia laguntzaile ona izan daiteke. Bideo bat grabatu azalpen horiekin: lagun bati elkarrizketa…