Browsed by
Etiketa: euskaraz

IRATI bada

IRATI bada

IRATI filma bada estreinatua! Bilboko FANT festibalaren eskutik Azkuna Zentroan aurre-estreinaldia ikusi eta gozatu ahal izan dut, Paul Urkijo zuzendariarekin, eta parte hartzen duten Eneko Sagardoi, Itziar Ituño eta Edurne Azkaraterekin batera. Eta zuzendariak esaten duenez: IZENA duen guztia… BADA!! SINOPSIA“Irati” filma VIII. mendean kokatzen da. Kristautasuna hedatzen ari da Europan, eta sinesmen paganoak desagertuz doaz. Frankoen erasoaldiaren ondoren, Karlomagnoren armada Pirinioak zeharkatzera doazenean, IBAR jaunak laguntza eskatzen dio Mariri, antzinako jainkosa bati. Odolezko itun baten bitartez, etsaia garaitzen du,…

Read More Read More

DigitAHALdunak

DigitAHALdunak

DigitAHALdun ala Digitalki AHALdunak izatea ezinbestekoa al da gaur egun? Galdera honi erantzuten saiatu naiz BINKE! hilabetekarian, Galdakaon euskaraz argitaratzen den aldizkarian. Brimillagarren urteotan egon leike DIGITALKI KONPETENTEA izan barik eta kaletik ibili trankila-mentean? Izenburua irakurtzean pentsatu duzu kirol denda batek esponsorizatutako artikulu bat izango zela ezta? Edo akaso Korrikaren edizio berri bat martxan jartzen ari garela… EZ, ez da hori. Kontua da azken urteotan hezkuntza esparruan eta lanerako prestakuntza iraunkorraz arduratzen diren entitateetan KONPETENTZIA DIGITALA gai garrantzitsua dela, ikas-arloetan…

Read More Read More

Web 2.0 zer da

Web 2.0 zer da

Askotan entzun dugu esaten baina… zer da Web 2.0 ospetsu hori? Wikipediara jo dugu hauxe aurkitzeko: ” Tim O’Reillyk2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.” Azalpen hauetan oinarrituta kontzeptu mapa hau sortu dugu.

Wiki bat zer da

Wiki bat zer da

Wikipedian begiratu dugu WIKI-aren definizioa: “Wikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, “azkar-azkar“; egia izan edo ez, oinarri bezala gehiago aipatzen da ingelerazko akronimo bat, WIKI, –What I Know Is, edo “dena dakidana da“-) webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzailebaten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati…

Read More Read More