Browsed by
Etiketa: kantari

Galdakao Kantarik 8 urte

Galdakao Kantarik 8 urte

Galdakao Kantari ekimen kultur-musikalak 8 urte betetzen ditu 2024ko Apirilean. 2016ko Apirilaren 15ean jaio ginen (Geuria aldizkarian islatu ebenez), aurten 8 urte betetzen ditugu, eta ospatu gura dogu, Galdakaoko (eta inguruko musikariak baita) animatzen diren kantazale guztiekaz. Plana hauxe da:* Mugurun hasten gara 8ak inguruan (El Ingles taberna aurrean)* Zamakoara hurbiltzen gara 8:30ak aldera (Farmazia aurrean)* Santi Brouard plazara joaten gara 9:15 direnean (Kerren taberna aurrean)Eta euria danean, aterpea bilatzen dogu Urki Kalean.Zer kantatzen dogun? Euskarazko betiko abestiak (dan-danok dakiguzan…

Read More Read More

EZ ETSI

EZ ETSI

Konfinamendu luze konplikatu honetan behin baino gehiagotan pentsatuko zenuen, esango zenuen, entzungo zenuen… EZ ETSI!! Ba guk ABESTU egin dugu, Beatlesen musikarekin. Zorte handia izan dugu 2 hilabete hauetan Joxerra Garzia Garmendia lagun izatea: hitz egiteko eta kantatzeko, soloasean egiteko eta proiektu musikal-koral batean sartzeko. The Beatles taldearen Let It Be abestia euskaraz kantatzeko, argitaratu zutenetik, 50 urte pasatu direnean. Letra euskaraz Joxerrak berak egokituta, Joseba Ibarrak LA M-ean moldatutako partitura pianoan jotzeko edo koroak lau abotsetara egiteko zehaztasunak: den-denak…

Read More Read More

Bizirik Gaudelako

Bizirik Gaudelako

Maiatzaren 9an, Bilbo Kantari egon behar zan egunean, 8:08 txaloak eta gero… Bizkaiko toki ezberdinetatik batera #KANTARI hasi ginen… BIZIRIK GAUDELAKO! Olatz Zugaztiren abesti homonimoa hartuta, “etxeko bertsio bat” egiten animatu gara, #etxeangeratu-z baina #konektatuta! Twitterren jarraitu dezakezu ekimena, traola honekin: #BizirikGaudelako Maiatzaren bederatzian, #BilboKantari ospatu behar zan egunean, bideoaren estreinaldia ospatu genuen, batera kantatuz, toki ezberdinetako KANTARI guztiak!! Zeuk ere kantatu nahi baduzu, letra osoa post honen bukaeran daukazu. Eta bideoaren laburdura hauxe da: labur.eus/bizirikgaudelako Hilabete bateko prozesua izan…

Read More Read More